Blog

Fedearen geometriak

Fedearen geometriak

D’Museok, Donostiako Elizbarrutiaren museoa, Miguel Angel Alvarezen “Fedearen Geometriak” erakusketa du ikusgai uda honetan.

Koruko Andre Mariaren basilikan kokatua dagoen museoak, uztailaren 20an jarri zen martxan, eta irailaren 27ra arte egongo da jendearentzat zabalik. Erakusketa, inspirazio espiritualeko Gipuzkoako arte garaikidea balorizatzera, eta hedatzera bideratutako museoaren proiektu instituzionalaren barruan kokatzen da.

Miguel Angel Alvarez gipuzkoar artista ospetsuak gai erlijiosoei buruz egindako 25 lanen sorta zaindua biltzen du erakusketak. Bere lan plastiko bereziaren eskutik, geometria espazialaren, sinbolismo sakratuaren, eta fedearen barne bizipenaren arteko elkargunea aztertzen du Alvarezek. Era honetan artistak,, ohiko ikonografia espiritualaren berrinterpretazio artistikoa eskaintzen dio ikusleari, forma egituratuen eta narrazio kromatiko zainduaren bidez.

Miguel Angel Alvarezen lana ondare-ingurune honetan sartzeak elizbarrutiko arte-tradizio historikoaren eta arte garaikidearen sormen-adierazpenen arteko elkarrizketa sortzen du.

Aldi baterako erakusketa hau bisitatzeaz gain, D ‘Museora bertaratzen direnek, erakusketa iraunkorra ikus dezakete. Erakusketa honek arte sakratuko ondare baliotsua du, Erdi Aroko tailuak, iruditeria gotikoa eta errenazentista, urregintzako piezak eta hainbat garaitako erlijio-pintura barne hartzen dituena.

 

Whatsapp Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu: