Pastoral Ikasturte berriaren hasiera
Pastoral Ikasturte berriaren hasieran, Fernado Prado Ayuso monsinoreak eskutitz bat idatzi dio Gipuzkoako Eliza osoari.
“Parrokietan, elkarteetan, mugimenduetan eta elizbarrutiko hainbat errealitateetan eguneroko bizitzari heldu diogu berriro”, dio gotzainak bere idatzian. “Gure Elizaren eguneroko bizitza sostengatzen duten beste hainbat ekimen eskuartean ditugu ostera. Leialtasunez eta sormenez aurrera eraman nahi dugun pastoral urte berri baten atarian gaude, beraz.
Ikasturtea albiste pozgarriekin hasi dugu. Apaiz baten ordenazioaren berria, elizbarrutiko gazte bat seminarioan hasi delako ere poztu gara, eta ikuspegi sozial batetik, Caritasen eskutik «kolokazio agentzia» propio eta laneratzeko enpresa martxan jarriko dugu”.
Ikasturte berrian sakonduz, gotzainak, bereziki, bi gai azpimarratzen ditu:
- “Gure elkarteetan bokazioaren benetako kultura hazten jarraitu behar dugu, gazteei bereziki Jainkoak beren bizitzetatik zer nahi duen galdetzen lagunduz, eta eskuzabaltasunez erantzutera animatuz”.
- Bokazio-pastoraltzarekin batera, eraberritze pastoral eta misiolaria helburu duen prozesuan aurrera egiten jarraitzen dugu. Ikasturte honetan bete-betean murgilduko gara Donostiako Elizaren lehenengo Elizbarrutiko Sinodoaren prestaketan eta ospakizunean”.

Gipuzkoako Elizbarrutiko lehen Sinodoaren ibilbidea urriaren 17an (larunbata) Donostiako Seminarioan egingo den bilera batekin hasiko da. Espero dut Elizbarrutiko Sinodoa, Elizak nahi duen bezala, tresna ona izatea, gotzainari elizbarrutiaren gobernantzan laguntzeko; benetako aukera bat gure elkarteak berritzeko… Denok gara beharrezkoak”.
Fernandoren esanetan, “elizbarrutiko Sinodorako ibilbidea, sentsibilizazio, parte-hartze, entzute, komunioan egindako elkarrizketa, bereizmen eta zehaztapenerako aldia izango da”. Eta zera gogorarazten du; “Hurrengo hamarkadetan ere, Gipuzkoan Eliza bizi eta misiolaria izaten jarraitu nahi dugu, Ebanjelioa alaitasunez iragartzeko, eta hurbiltasunarekin, zerbitzuarekin eta maitasunarekin sinesgarri egiteko gai izango dena”.
- Deskargatu hemen gotzainaren gutun osoa PDF formatuan: euskera / castellano
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txat-ean sartu
- WhatsApp mezu bat bidali NAHI DUT testua idatziz 689 105 191 zenbakira