Artzipreste izendapenak
Hona, datozen hiru urtetarako Fernando Prado Ayuso gotzain jaunak izendatu berri ditu artzipresteak.
–Donostiako artziprestaldeko artziprestea: Antonio Casasola apaiz jauna. (kontseiluko moderatzailea).
–Goierriko artziprestaldeko artziprestea: Iban Munilla apaiz jauna.
–Urola-Kosta artziprestaldeko artziprestea: Jose Inazio Eguskitza apaiz jauna.
–Beterriko artziprestaldeko artziprestea: Koldo Inchausti apaiz jauna (kontseiluko idazkaria).
–Mendebaldeko artziprestaldeko artziprestea: Imanol Prieto apaiz jauna.
–Ekialdeko artziprestaldeko artziprestea: Gerard Zugarramurdi apaiz jauna, Betharramdarra.
Iragan asteartean, irailak 15, lehenengo aldiz bildu zen Artzipresteen Kontseilu berria. Otoitzaren ostean, gotzain jaunak hausnarketa bat egin zuen artzipreste izatea, eta bere egitekoaren harian.
Ondoren , besteak beste, 2026-2027 pastoral urtea aztertu zuten: Sinodoa, gazte eta bokazio pastoraltza, eta galde-erreguen ostean, amaitutzat eman zen bilera.
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txat-ean sartu
- WhatsApp mezu bat bidali NAHI DUT testua idatziz 689 105 191 zenbakira