Blog

Sinodoaren inkesta

Sinodoaren inkesta

Joan den urriaren 17an Elizbarrutiko Sinodoaren irekiera solemnea egin ondoren, haren lehen urratsetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu inkestaren bidez. Gipuzkoako Elizako kide diren eta 16 urtetik gora dituzten pertsona guztiei zuzendutako kontsulta bat da.

Ekimen honen helburua zure iritziak, balorazioak eta kezkak jasotzea da, datozen urteetan gure elizbarrutiko Elizaren etorkizuna elkarrekin bereizi eta bideratzeko. Galdeketan zehar, funtsezko gaiak agertzen dira; hala nola, espiritualtasunaren zaintza, pastoral bizitza, laikoen eginkizuna, lurralde antolaketa edo baliabideen kudeaketa.

Guztion intereseko gaiak izan arren, konplexuak gerta dakizkiguke. Zure iritzia oso baliotsua da, baina ez zenuke deseroso sentitu behar galde-retako batzuk, edo asko, erantzunik gabe uzten badituzu. Horretarako, markatu «Ez daki/Ez du erantzuten» aukera. Inkesta irakurtze hutsa baliagarria da aurrean ditugun erronkez jabetzeko, eta otoitz egiten laguntzen digu Jainkoak sinodo prozesu hau gure Elizbarrutia espiritualki berritzeko eta haren antolakuntza gaurkotzeko tresna bihur dezan.

Paperezko koadernotxoan erantzuten baduzu, arretaz egiteko eskatzen dizugu: markatu zure erantzunak X batekin, idatzi letra larriz edo oso argiz, eta ziurtatu ez duzula aukera bat baino gehiago markatzen erantzun bakarra onartzen duten galderetan (gehienetan), bestela erantzuna baliorik gabe geratuko baita. Datozen egunetan iritsiko da paperezko koadernotxo hau parroki eta kristau elkarteetara.

Erantzunak modurik zintzoenean eta pertsonalenean emateko eskatzen dizugu. Inkesta erabat anonimoa eta konfidentziala da. Zure erantzunak ondorengo edozein bidez helaraz ditzakezu:

  • Koadernotxoa entregatuz: betetako inkesta Gipuzkoako edozein parrokiatan utziz (ez derrigorrez zurean).
  • Posta bidez: Betetako inkesta Donostiako Gotzaindegira bidaliz (Heriz pasealekua 82, 20008 Donostia).

Erantzunak jasotzeko azken eguna 2026ko abenduaren 31 da.

Bihotzez eskerrak ematen dizkizugu elkarrekin ibiltzen jarraitzeko eskainitako denboragatik eta ekarpenagatik.

Adeitasunez,

DONOSTIAKO GOTZAINDEGIA
OBISPADO DE SAN SEBASTIÁN

Whatsapp Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu: