Laikoen mahaia
Joan den asteartean, urriak 27, Laikoen Mahaia ospatu zen. Elkarte/talde laikoen ordezkariek, eta artziprestazgoetako kristau-elkarte laikoen ordezkariek osatzen duten elkar-truke eta formazio foroa da Laikoen Mahaia.
Hamar elkartetako ordezkariek eta bi artzapezpikuk parte hartu zuten bileran, Elizbarrutiko Sinodoaren testuinguruan ospatu zen, zehatz-mehatz, lehenengo fasean murgildu zen: sentsibilizazioa eta motibazioan.
Aurkezpenean, Mahaiko ordezkariak, zera azpimarratu zuen: “bilera honek, batez ere, animatzailea izatea nahi dugu. Gipuzkoako fededunak elkarrekin goaz aurrera, eta horretan jarraitu nahi dugu. Erronka eta ardura ederra dugu aurrean; Gipuzkoako elizak behar gaitu”.
Jardunaldiak lau une izan zituen. Lehenengoan –Elkartu bidean barrena ibili–, bizi dugun elizbarrutiko hauskortasun giroa jorratu zen, eta guztia gris xamarra ikusten dugunez, pentsaera eta begirada aldaketa bat behar dugu.
Bideo batzuen eskutik elkarrekin ibiltzearen garrantzia landu zen. Hau da:
– Une honetan, Jainkoak hemen jarri eta prozesuaren protagonista egin gaitu.
– Zertarako gaude prest? Nola erantzungo diogu?
– Sinodoa, parte hartzeko deia da, gure hitza entzuna izan dadin; bestea entzutea, nahiz eta desberdina izan.
Ondoren, Mikel Aranguren bikario nagusiak prozesu sinodalak gonbidatzen gaituen jarrera espiritualak azaldu zituen. Hitzaldiaren ondorengo eztabaidan, eta azalpeneko puntu batzuk nabarmendu ziren:
– Sakoneko galdera: Zer berritu nahi du Espiritu Santuak gugan, Ebanjelioarekiko leialagoak izan gaitezen? Anaikorragoa eta misiolariagoa?
– Konbertsioa. Iturrira itzuli Kristo berrikuntza-gunea izanik.
– Itxaropena. Desberdina denari/pentsatzen duenari, begiratzen ikastea; jarrera apalarekin entzuten ikastea.
– Hausnarketa. Zer nahi du gaur Jainkoak nigandik?
– Lekukotasuna. Desberdinak izanik elkarrekin ibil gaitezkeela ikustea.
– Misiora joateko eskatzen digu.
Jardunaldiko hirugarren unean, parte-hartzaile bakoitzak barrura begiratu zuen. Bildutakoak kaperara joan ziren, eta sarrera baten ondoren, Sinodoaren otoitza irakurri zuten. Ondoren, gogoeta baten ostean, isiltasun, otoitz eta begiespen une batean murgildu ziren.
Jardunaldiaren amaieran, bizitakoa partekatu ondoren, Sinodoaren materialak banatu ziren: otoitza, egutegia, ereserkia, prestakuntza jardunaldiak, azalpen diptikoa, eta kartela. Topaketaren amaieran, eskerrak eman ziren parte hartu izan, gogoeta egin, eta sortutako giro apartagatik.
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txat-ean sartu
- WhatsApp mezu bat bidali NAHI DUT testua idatziz 689 105 191 zenbakira