10 azaroa, 2026
|
Oharrak
Pobreen Munduko Eguna
Datorren igandean, 2026ko azaroaren 15ean, Pobreen Munduko X. Eguna ospatuko da. «Jauna pobreen babeslekua da» lelopean, Leon XIV.a aita santuak «pobreen babesleku izango den Eliza pobre bat» izateko deia egiten digu. Aldi berean, injustizia sozialak, aurreiritziak eta sufritzen duten pertsonenganako axolagabekeria salatzen ditu.
Egun honen harira, gure elizbarrutiko komunitate osoa gonbidatzen dugu Aita Santuaren deiari erantzutera eta haren mezua gogo onez hartzera. Mezu horrek hausnartzera bultzatzen gaitu, eta norberak zein komunitateak bihotza berritzeko bidea erakusten digu.
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txat-ean sartu
- WhatsApp mezu bat bidali NAHI DUT testua idatziz 689 105 191 zenbakira