Gazte-Bokazio
Pastoraltza
2026-2027 ikasturtea
Gazte-Bokazio Pastoraltzak 15 eta 35 urte bitarteko gazteei laguntzen die giza eta kristau hazkuntzaren bidean. Gure misioa da fedearen bizitzan pixkanaka sartzen laguntzea eta aukerak zabaltzea. Beste gazte batzuekin partekatutako formakuntza prozesuen eta Elizako esperientzien bidez egiten dugu, bakoitzak bere bokazioa aurkitu eta askatasunez erantzun dezan.
Hauek dira 2026-2027 ikasturterako gure proposamenak:
Bokazio-bereizmena
Fedean sakontzeko, Jainkoak zure bizitzarako duen asmoa aurkitzeko eta diszernimendua egiten ikasteko ibilbideak.
Seminarioa
Ireki begiak
Jauna, zer nahi duzu nigandik?
Bizitzari buruzko galdera sakonak egiten dituzten gazte fededunentzat. Ikasi diszernimendua egiten eta Jainkoak zuretzat duen asmoa aurkitzen.
Informazio gehiago
Loiola
Ezkongai-aldiko bereizmena
Argia eta jakinduria garai hau ondo bizitzeko
Bikotea izan ala ez, egin ibilbide hau argia eta jakinduria jasotzeko, garai hau ondo bizi dezazun.
Informazio gehiago
Seminarioa
Asteburu ignaziotarra
Isiltasuna, otoitza eta Kristorekin topo egitea
Bizi isiltasunezko eta otoitzezko denbora bat, Kristorekin pertsonalki topo egiteko, bide-laguntza pertsonalizatuarekin.
Informazio gehiagoElkarbizitza biblikoak
Partekatu asteburu bat beste gazte batzuekin eta aurkitu Bibliaren altxorrak Kristoren argitan.
Orreaga
Abraham
Bidean jartzen den fedea
Asteburu bat Abrahamekin: Jainkoak deitu egiten du, eta Harengan fidatzen denari etorkizuna agintzen dio.
Informazio gehiago
Lazkao
Jakob
Bedeinkapena atsekabean
Asteburu bat Jakobekin: Jainkoarekin topo egiten dugunean, gure borrokak eta zauriak ere fede-bide bihurtzen dira.
Informazio gehiago
Lazkao
Jose
Jainkoak zuzen idazten du lerro okerretan
Asteburu bat Joserekin: Jainkoaren Probidentziak gaizkia ongi bihurtzen du eta barkamenerako bideak irekitzen ditu.
Informazio gehiagoKaritatea eta zerbitzua
Norberarengandik irten, pobreenengan Kristo aurkitzeko.
Bartzelona
Karitateko Misiolariekin
Behartsuenen zerbitzura, haiekin topo eginez
Misio-astea Bartzelonan, Karitateko Misiolariekin, Kalkutako Santa Teresaren ahizpekin. Haiekin batera otoitz egingo dugu, behartsuenen zerbitzura jarriko gara eta haien aurpegietan Kristoren aurpegia ezagutzeko aukera izango dugu. Plazak mugatuak dira.
Informazio gehiagoErromesaldiak eta esperientziak
Beste gazte batzuekin batera bidean jarri, fedea bete-betean bizitzeko.
Guadalupe (Hondarribia)
Gazte Pazkoa
Ostegun Santutik Pazkoaren argira
Bizi gazte artean gure fedearen egunik garrantzitsuenak. Otoitza, ospakizunak eta elkarbizitza, Pazkoaren poza bete-betean bizitzeko.
Informazio gehiago
Donostia eta inguruak
Aisialdi-irteerak
Partekatu, gozatu eta elkarrekin hazi
Bolatokia, paintballa, kart-lasterketak, mendi-irteera, paella-jana… Elkarrekin ondo pasatzeko planak, fedea poza eta adiskidetasuna partekatuz ere bizi baita.
Informazio gehiago
Donejakue Bidea
Donejakue Bidea eta PEJ
Europako Gazteen Erromesaldia
Ez galdu aukera! Donejakue Bideko hainbat etapa elkarrekin egingo ditugu, eta Santiagora iritsiko gara Europako Gazteen Erromesaldian parte hartzeko.
Informazio gehiago
Seul (Hego Korea)
Seuleko GMJ
Gazteen Mundu Jardunaldia
Hego Korean ikusiko dugu elkar! Bizi Gazteen Mundu Jardunaldia Leon XIV.a Aita Santuarekin batera, eta partekatu zure fedea mundu osoko gazteekin, Eliza bizi eta itxaropentsu baten baitan.
Informazio gehiagoVocatio
Elkarrekin otoitz egiten dugu, Jaunak bere uztarako langileak deitzen eta bidaltzen jarrai dezan.
Artzain Onaren katedrala
Bokazioen aldeko otoitza gotzainarekin
Lau topaketa ikasturtean zehar
Elizbarruti osoari egiten zaion deia, bokazioen alde otoitz egiteko: apaizgorakoak, bizitza sagaraturakoak eta bizitza laikorakoak. Otoitz gaubeila gure gotzainarekin, Jaunari bokazioak eskatzeko eta norberaren deia haren eskuetan jartzeko.
Informazio gehiagoBegiraleentzat
Elizbarrutiko udalekuetan eta gure jardueretan beste gazteei bidean laguntzen diezuenontzat.
San Giovanni Rotondo, Italia
Begiraleen elkarbizitza
Aita Pioren urratsei jarraituz
Elkarbizitza-egun batzuk igaroko ditugu, bizitza partekatzeko, fedean hazteko eta gure zerbitzu-bokazioa berritzeko. Aita Pioren urratsei jarraituz, San Giovanni Rotondon izango gara.
Informazio gehiagoSartu zaitez gure WhatsApp komunitatean
Jaso Gazte-Bokazio Pastoraltzaren deialdiak, izen-emateak eta berriak zuzenean zure mugikorrean. Gure jardueren berri izateko modurik onena da.
Sartu komunitateanGazte-Bokazio PastoraltzaPastoral Juvenil-Vocacional · Donostiako Elizbarrutia
- Taldea: Juan Pablo Aroztegi (gotzain-ordezkaria), Mikel Iraundegi (ordezkariaren laguntzailea), Jon Cuadrado, Mikel Ormazabal eta María Pagalday.
- gazteak@
elizagipuzkoa.org - WhatsApp: 697 72 69 75