Gazte-Bokazio Pastoraltza

Vocatio

Bokazioen aldeko otoitza

Fernando gure gotzainarekin

Ikasturteko 4 ostiral · 20:00 Artzain Onaren katedrala Sarrera librea

Elizbarruti osoari egiten zaion deia

Vocatio ez da ekintza puntual bat, ezta kanpaina soil bat ere. Elizbarruti osoari egiten zaion deia da, apaizgintzarako, bizitza sagaraturako eta laiko-bizitzarako bokazioak sor daitezkeen giroa sortzeko. Bokazio horiek guztiak bataioaren garapen dira, eta Jainkoaren dohainak, eskatu eta eskertu beharrekoak.

Elkarteak bokazioez arduratzen ez badira, ez da izango gure elkarteetaz arduratuko den bokaziorik.

— Fernando Prado, Donostiako gotzaina

Elkarrekikotasun hori dago proiektuaren muinean: bokazioen alde otoitz egiten duen, bokazioak zaintzen eta laguntzen dituen Elizak bidea prestatzen du, Ebanjelioaren eta kristau-elkarteen zerbitzura beren bizitza eskaintzeko prest dauden gizon-emakumeak sor daitezen.

Topaketak

Ikasturtean zehar, lau ostiraletan, Artzain Onaren katedralean elkartuko gara otoitz egiteko, Fernando gotzaina buru dela. Ospakizun solemneak dira, baina baita gazte-girokoak, itxaropentsuak eta guztiei irekiak ere: Jaunari bokazioak eskatzeko eta geure bokazioa haren eskuetan jartzeko.

Zuek, gazteok, bereziki, goizaldeko zaintzaileak zarete, ez gauarenak.

— San Joan Paulo II.a

Egutegia

  1. 25iraLehen topaketaOstirala · 20:00 · Artzain Onaren katedrala
  2. 27azaBigarren topaketaOstirala · 20:00 · Artzain Onaren katedrala
  3. 29urtHirugarren topaketaOstirala · 20:00 · Artzain Onaren katedrala
  4. 30apiLaugarren topaketaOstirala · 20:00 · Artzain Onaren katedrala

Goizaldeko zaintzaileak

Artzain Onaren katedralean zain izango zaitugu. Zatoz eta ekarri zure lagunak.

Ikusi ikasturteko proposamen guztiak