Blog

Kontzertu Solidarioa

Kontzertu Solidarioa

Agipadek (Drogen Abusuaren Ikerketa eta Prebentziorako Gipuzkoar Elkartea), erakundearen aldeko ORTZIANrtzian Ensembleren kontzertua antolatu du:

  • Noiz: azaroaren 28an, larunbata.
  • Ordua: 20:15ean (iraupena, ordubete).
  • Tokia: Donostiako portuko San Pedro kapera.
  • Prezioa: Sarrera doan (dohaintzak jasotzeko gune bat egokituko da).

 

ORTZIAN Ensemble taldea 2017an sortu zen, euskal musikaren kultura eta munduko musikak jotzeko eta zabaltzeko. Bere errepertorioak Antxieta edo Peñaflorida bezalako egileen abesti profano eta erlijiosoak, herrikoiak edo jauregikoak biltzen ditu, baita lan anonimoak ere.

Euskaraz, italieraz, alemanez, frantsesez edo ingelesez kantatzen dute.

Azaldu eta gozatu!

 

Whatsapp Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu: