18 azaroa, 2026
|
Oharrak
Afrikako misiolari-testigantza (San Ignazio parrokia, azaroaren 25ean, 20:00etan)
Datorren azaroaren 25ean, asteazkena, 20:00etan, Cristina Gabirondok eta Ivan Benkok udan Kenyan bizitako misiolari-esperientziaren testigantza eskainiko dute Donostiako Gros auzoko San Ignazio parrokiako kriptan.
Biek uda honetan Kenyako Turkana basamortuko Kaikor herrixkan, Ahizpa Marianiten ikastetxean eta umezurztegian, bizitako esperientzia partekatuko dute. Bertan egindako lana, ezagututako pertsonak eta bizipen horrek beren bizitzetan utzitako arrastoa azalduko dituzte.
Saioa irekia izango da esperientzia hau gertutik ezagutu nahi duten guztientzat.
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txat-ean sartu
- WhatsApp mezu bat bidali NAHI DUT testua idatziz 689 105 191 zenbakira