Blog

Vocatio: azaroaren 27an, ostirala, katedralean

Vocatio: azaroaren 27an, ostirala, katedralean

Jainkoak galdetu, eta Isaiasek zera erantzun zuen: «Hemen nago, ezaidazu nora joan behar dudan». Ez gai sentitzen zelako, Jaunak deitu ziolako baizik. Misio bat dago zain.

Gipuzkoak kristau bokazioak behar ditu. Apaizak behar ditu. Berriro ere Jaunari bokazio berriak eskatzeko eta elkarrekin fedez otoitz egiteko elkartuko gara. Zain gaituzu! Zure otoitza funtsezkoa da oso.

Kanpaina bat baino gehiago: Bokazio Kulturaren sorkuntza

 

Donostiako Elizbarrutiak “Vocatio” jarri du martxan, elizbarrutiko ekimen berri honek helburu jakin batekin jaio da: Gipuzkoan bokazioen alde otoitz egin, eta gure elizbarrutian benetako “Bokazio Kultura” piztea.

“Vocatio” ez da noizean behingo ekintza gisa jaio, ezta kanpaina soil gisa ere, baizik eta elizbarruti osoari egindako deia da. Giro egoki bat sortuz, apaizei, bizitza sagaratuari eta bizitza laikalari bokazioak sortzeko. Betiere bataioaren garapen gisa ulertuta, eta eskatzen eta eskertzen den Jainkoaren opari gisa.

Ildo horretan, on Fernandok adierazitako uste osoa ozenki entzuten da:

“Komunitateak bokazioez arduratzen ez badira, ez da gure komunitateez arduratzen den bokaziorik egongo”.

Elkarrekikotasunaren ideia proiektuaren bihotzean dago: otoitz egiten duen, zaintzen duen eta bokazioak laguntzen dituen Eliza, bere bizitza Ebanjelioaren eta kristau elkarteen zerbitzura emateko prest dauden gizon eta emakumeak sor daitezen lurra prestatzen duen Eliza ere bada.

 

Bi “birika” proiektu bererako

“Vocatio” bi une garrantzitsuren inguruan egituratzen da: bi “birika”, elizbarrutiko bokazioen aldeko otoitz-proposamen honi bizitasuna emango diotenak.

  1. Hileko Otoitz Sarea

Alde batetik, otoitz-taldeen sare egonkorra bultzatzen ari da Gipuzkoa osoko parrokia eta elkarteetan; hilero, bokazioen alde egiten dute otoitz.

Sare honetako partaideen izena, “Goizeko zaintzailea” da. Adierazpen guztiz oroitarazlea, zaintza itxaropentsua, itxaronaldi sineskorra, eta Jaungoikoaren deiari erantzun berrien egunsentia prestatzeko konpromisoa adierazten duena.

 

2. Bi hilez behingo otoitza Gotzainarekin

Bestalde, bi hilean behin otoitz topaketa bat antolatzen da Artzain Onaren Katedralean, Fernando gotzain jauna buru dela. Izaera solemnea duten ospakizunak dira, baina baita gaztea, itxaropentsua eta irekia ere; ekimen osoa goiargitzen duen espirituarekin bat etorriz.

Testuinguru horretan, esanahi berezia du San Joan Paulo II.aren aipamenak, Fernando gotzainak ere gogora ekarri zuena: “Gazteak, bereziki, goizeko zaintzaileak zarete, ez gaueko zaindariak”.

 

Katedraleko ikur iraunkorra

Otoitzerako dei honen adierazpen ikusgarri gisa, bokazioen alde, Katedralean sugar bat piztuta dago etengabe. Itzaltzen ez den erregu baten eta esna egon nahi duen elizbarrutiko Eliza baten zeinu erraz baina adierazgarria da, Jaungoikoak gaur deika jarraituko duelakoan.

 

Hurrengo urratsak

Laster, gainera, “Vocatio” proiektuaren webgune espezifikoa jarriko da martxan. Bertatik, ekimenaren garapena hurbilagotik jarraitu ahal izango da, eta informazioa, dokumentuak eta otoitz-materialak eskuragarri egongo dira. Honekin batera, otoitzerako elizbarrutiko sare honi laguntzeko, suspertzeko eta eusteko, otoitz bideoak erantsiko dira.

Gipuzkoa osoko parrokiak, komunitateak, gazteak eta fededunak nahastuz, “Vocatio”rekin, Donostiako Elizbarrutiak beste urrats bat eman nahi du bokazioen dohainaren aurrean, entzuteko, eskatzeko eta eskertzeko benetako kultura bat sortzeko.

Whatsapp Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu: