Aita Lertxundiren Beatifikazio Kausa ireki da
“Une aparta Tangerreko eta Afrika iparraldeko elizbarrutiko elizaren bizitzan”; era honetan deskribatzen dute askok eta askok urtarrilaren 19an, igandea, Aita Jose Maria Lertxundi Jainkoaren Zerbitzaria Beatifikatzeko eta Kanonizatzeko Kausaren irekiera saioa dela eta bizi izan dutena.
Sortzez Garbiaren eta Tangerko Espiritu Santuaren katedrala fededunez bete zen 11:00etako mezan, hau da, Kausaren irekiera saioaren aurretik.
Marokoko hainbat jatorritako herritarrek, Tangerreko Lertxundi zentroko ikasleek etab-ek parte hartu zuten ekitaldian; kristau zein musulmanek Aita Lertxundi oriotarrarekiko jakinmina eta estimua erakutsiz.
Aita Jose María Lertxundi
Jose Maria Lertxundi frantziskotarra (Orio 1836 – Tanger, 1896) Marokori oso lotuta bizi izan zen, eta aztarna handia utzi zuen hainbat alderditan: kulturan, gizarte ekintzan… Gaur egun, Afrikako iparraldeko herrialdean kokatutako egoitza soziokultural ugarik dute bere izena.