Ireki begiak: gazteak euren bokazioaren bila
Joan zen larunbatean, azaroak 23, Donostiako Elizbarrutiko Gazte Bokazio Pastoraltzak antolaturik, “Ireki begiak” ikastaroa ospatu zen, hau da, gaztei zuzenduriko bereizketa espiritual ikastaroa. Hainbat astetan, 18 eta 30 urte bitarteko gazteek ibilbide batean parte hartu dute, eta bizitza espiritualean sakontzeko eta bokazio pertsonala bereizteko ibilbidea eginaz.
Ikastaroa amaitzeko, erretiro bat antolatu zen, ostiral arratsaldetik larunbat arratsaldera arte, eta primeran laburbildu zuen egitarau osoaren asmoa: Jaunaren ahotsa entzuten ikastea, nork bere burua hobeto ezagutzea, eta Jainkoaren borondatea parte hartzaileen bizitzetan bilatzea. Katekesi, lagun-egite espirituala eta hausnarketa uneen eskutik, parte-hartzaileek esperientzia eraldatzailea bizi izan zuten, non Bibliaren irakaskuntza eta bereizketarako tresna praktikoak tartekatu zituzten.
Saio ezberdin batzuk baino gehiago, “Ireki begiak”, bat baino gehiagorentzat euren buruarekin eta Jaunarekin elkartzeko gunea izan da, beren nortasunari eta misioari buruzko funtsezko galderak pizteko bidea.
Ibilbidea ez da hemen amaitzen. Gazte Bokazio Pastoraltzaren hurrengo ikastaroaren izenburua, “Nork ukitu dit kapa?” izango da, eta bidaia espiritual hau, era sakonago batean jarraituko du. Ikastaro berri hau, aldez aurretik “Ireki begiak” (salbuespenak salbuespen) ikastaroan parte hartu dutenentzat antolatuko da, eta funtsezko lehen urratsa da hurrengo pausoari ekiteko.
Zure bokazioaz eta Jainkoak zure bizitzarako duen borondateaz gehiago jakiteko deia sentitzen baduzu, adi egon hurrengo deialdiei. Gazte Bokazio Pastoraltzak lanean jarraitzen du bizitzak eraldatzen dituen hazkunde espiritualeko guneak eskaintzeko.
Zu izango zara hurrengo taldeko kide? Ez utzi begiak irekitzeko aukera!