Aiton amonak gelan (Hondarribiko Ama Guadalupekoa ikastetxeak, 75 urte)
Hondarribiko, Elizbarrutiko, Ama Guadalupekoa ikastetxean Aiton-amonen Eguna antolatu zuten iragan ostiralean, azaroak 28, ikastetxearen 75. urteurrenaren baitan.
Guztira, 200dik gora aiton-amonek, modu aktiboan parte hartu zuten ekimenean.
Ikastetxeko Haur Hezkuntzako, eta Lehen Hezkuntzako ikasleek, arratsaldeko 14:30etatik 16:30etara, ekitaldi oso berezia ospatu zuten herriko aiton-amonekin batera.

14:30etan, 4. mailako ikasleek ongi-etorri-bertso bat kantatuko zieten, eta jarraian, beraien biloben geletara joan ziren. Bertan, Gabonetako apaingarriak egin, eta ederki apaindu zituzten gelak denen artean.
16:00ak aldera, aiton-amonak taldeka elkartu, eta eskerrak emateko, 5. mailako ikasleek beste bertso bat kantatuko zieten.

Hondarribiko Ama Guadalupekoa ikastetxearen 75. urteurrenaren ospakizunen baitan, oihartzun handia izan duen ekintza hau antolatzea erabaki zuen.
Aiton-amon askoren parte hartzea, eta izan duen arrakasta ikusita, ikastetxeak, ekimena, hurrengo urteetan ere antolatzeko asmoa du.