Blog

Pertsona Migratuen Pastoraltza: “Zer dario nire bihotzari?”

Pertsona Migratuen Pastoraltza: “Zer dario nire bihotzari?”

Otsailaren 18a, igandea, Donostiako Seminarioa jendez bapo bete zen, izan ere, “Zer dario nire bihotzari?” lelopean, Pertsona Migratuen Pastoraltzaren bizikidetzaren gunea izan baitzen.

Francisco Javier Valderrábanok, Errenteriako San Juan Bosco elizako apaiz eta TL Alaitasuna elkarteko koordinatzailea, gidatu zuen jardunaldia. Goizeko jardunaldiari otoitz batekin eman zitzaion hasiera, eta dinamika-gogoeta izan zuen ardatz. Bertan, eguneroko egoera batzuk jorratu ziren.

  • Eguneroko bizitzan ditugun aurreiritzi txikiez jabetzea.
  • Bizitzan daukagunagatik esker oneko jarrera izatea.
  • Jainkoa eta pertsonak ekintzez eta egiaz maitatzea.
  • Elkartasuna bizimodu gisa bizitzea.

Dinamika arrakastatsuaren ondoren, talde txikitan, goizean zehar izandako esperientziaren ondorio batzuetan islatu ziren galdera batzuen inguruan hausnartu zuten parte hartzaileek.

“Zer ekarpen egin digu?”, “Zerk eman digu atentzioa?”, edota “Zer ikasi dugu?”. Horiek izan ziren bildutakoek landu eta jorratu zituzten gaietako batzuk.

Ondorengo meza amaitu orduko lagunarteko bazkari alai bat hasiera zen, eta horrekin amaitu zen gure Pertsona Migratuen Pastoral aktiboak antolatutako ekimena.