Blog

Elizbarrutien arteko lankidetza hitzarmena

Elizbarrutien arteko lankidetza hitzarmena

Kabgayiko (Ruanda) eta Donostiako elizbarrutien arteko lankidetzaren esparruan, Kabgayiko gotzaina, Balthazar Ntivuguruzwa monsinoreak, bisita ofiziala egin zion atzo Donostiako gotzain Fernando Prado monsinoreari. Bileran zehar, bi artzainek, pastoral-lankidetza zehaztu zuten. Donostian, Kabgayiko apaiz berri bat hartu, eta ikasketak egin eta hainbat pastoral zereginetan lagunduko duela dio hitzarmenak. Akordioa, Donostiako elizbarrutiko batzorde presbiteralean onartu berri den atzerriko apaiz ikasleen onarpenari buruzko protokoloan oinarritzen da.

Pastoral lankidetzarako hitzarmen honek bi elizbarrutiek baliabideak partekatzeko, eta bien arteko loturak sendotzeko duen borondatea islatzen du. Protokoloan ezarrita dagoenaren arabera, apaiz berria datorren ikasturtearen hasieran iritsiko da Donostiara, eta harrera egiteko eta gaztelera ikasiz ekingo dio bere ibiliari.

Balthazar Ntivuguruzwa monsinoreak, aukera izan zuen Victor America apaiz ruandarrarekin elkartzeko ere. Victor, Kabgayikoa da jatorriz, eta gaur egun kapilau eta Donostiako ospitaleetako zerbitzu erlijiosoen taldeko kide da. Era berean, Balthazar monsinoreak Ruandako bere erretore izandako Juan Cruz Juaristi misiolari, eta egun, parrokoarekin, berriz elkartzeko aukera izan zuen.

Bisitan zehar, bi gotzainek, pastoral hartu-eman hauen garrantzia azpimarratu zuten; tartean dauden apaizen hazkunde espirituala sendotzeaz gain, lan egiten duten testuinguru ezberdinetan ebanjelizatzea ere laguntzen dutelako.

Bileraren amaieran, Fernando monsinoreak bere poza adierazi zuen elkarlanarengatik, eta Donostiako elizbarrutiaren konpromisoa berretsi zuen Kabgayiko apaizen pastoral eta prestakuntza garapena sustatzen duten ekimenak babesten jarraitzeko.. Bere aldetik, Balthazar Ntivuguruzwa monsinoreak anaiarteko harrera eskertu, eta itun horiek bi elizak indartzeko duten balioa nabarmendu zuen.