Laikoentzako Erretiro Espirituala (martxoak 22)
“Jainkoaren maitasuna, gure itxaropenaren oinarria” da Donostiako Elizbarrutiko Laikoentzako Gotzainen Ordezkaritzak antolatzen duen Laikoentzako hurrengo Erretiro Espiritualaren izenburua.
Topaketa, martxoaren 22an, larunbata, ospatuko da Loiolako Gogartetxean, eta Jon Sagasagoitia jesuitak zuzenduko du.
Eguneko egitaraua 10:00etan hasiko da hurbiltzen direnei harrera eginez, ongietorri, eta lagunarteko kafe batekin. 11:00etan, otoitzaren inguruko sarreraz gain, parte hartzaile bakoitzak denbora izango du bakarkako otoitzean murgil dadin. Jarraian, 12:30ean, taldean hausnartuko da.
13:30etako bazkariaren ondoren, arratsaldea, laikoen Jubileuaren prestaketari ekingo zaio. 16:00etan, laikoen Jubileua ospatuko da Loiolako Basilikako Ate Santutik igaroz, eta Eukaristia ospatuz. 17:00etan jardunaldiari amaiera emango zaio.
Erretiroan parte hartzeak 20 euroko kostua du, eta egun berean ordainduko dira. Antolakuntza errazteko, ezinbestekoa da martxoaren 14a baino lehen izena ematea. Idatzi, mjosemoreno@elizagipuzkoa.org helbidera, edota deitu 629 94 51 74 telefonora zenbakira.
Aukera paregabea da fedean sakontzeko, eta elkarrekin Jaungoikoaren hurbiltasuna ospatzeko, hau da, egunero eusten gaituen itxaropena sendotuz. Animatu eta parte hartu!