17 urria, 2025
|
Gaurkotasuna
Harmonia eta Sentsibilitatea
Harmonia eta Sentsibilitatea uztartu ziren joan den asteazkenean, kontzertu interesgarria aterpetu zuen Artzain Ona katedralean.
Eliza ortodoxoak bere liturgian erabiltzen dituen kantu bizantziarrekin emanaldia eskaini zuen, Europa osoan zehar ibiltzen den, Bulgariako Collegium Osanna abesbatzak. Frantziatik Aragoi eta Kataluniara bidean, Donostian geldialdi bat egin zuen katedralean.
Georgi Popoven musika jatorrizkoa, 9 hizkuntzetan, eta kantu zaharreko moldaketak entzunez gozatu ahal izan zituen entzulegoak. Ekumenismoaren ezaugarri bat, eta artea zabaltzeko bidea.
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txat-ean sartu
- WhatsApp mezu bat bidali NAHI DUT testua idatziz 689 105 191 zenbakira