Blog

Abentura eta fedea Guadalupeko Elizbarrutiko Kanpaldian

Abentura eta fedea Guadalupeko Elizbarrutiko Kanpaldian

Uda honetan, uztailaren 11tik 18ra, Donostiako Elizbarrutiak 2010 eta 2015 artean jaiotako haurrak (hau da, 9 eta 14 urte bitartekoak) Hondarribiko Guadalupeko Santutegian, jardueraz, jokoz eta hazkunde espiritualez betetako aste batean parte hartzera gonbidatzen du. Aste hori topaleku eta dibertsio gune bihurtuko da, aurtengo, 2024ko Guadalupeko Kanpamentuaren edizioaren baitan.

Jarduerak

Elizbarrutiko kanpamentuak aukera paregabea dira primeran pasatzeko, lagun berriak ezagutzeko, eta gure lagun Jesusen eskutik, fedea indartzeko. Parte hartzaileek ederki goza dezaten honako ekimenak egingo dira:

• Joko eta ginkanak: egunero abentura berri bat.

• Txangoak: naturaren edertasuna elkarrekin gozatuko dugu.

• Tailerrak eta Eukaristia: ikasteko eta gure fedea partekatzeko uneak.

Dibertsioa eta laguntasuna

Dibertsioa bermatuta dago, egunero, laguntasuna partekatu eta sendotu ahal izateko pentsatutako jolas eta jarduerekin; guztia, elizbarrutiko familia handiarekin bat eginaz.

Gure fedean murgildurik

Jesusekin batera, fede-esperientzia biziko dugu gure eguneroko kristau bidean.

Izen-ematea eta kostua

Kanpaldiaren kostua, parte-hartzaile bakoitzeko, 220€-koa izango da. Parte-hartuko duten seme-alaba bat baino gehiago duten familientzat, anai-arreba gehigarri bakoitzeko prezioa, 110€-koa izango da. Izena emateko epea ekainaren 16an amaituko da.

Izena emateko, eman beharreko urratsak:

1. Bete izena emateko inprimakia: https://forms.office.com/e/DJhGbU5FeQ

2. Ordainketa egiterakoan, Kanpaldia + Izena emandako pertsona adierazi. Kontu-zenbakia: ES49 2095-5001-07-1064343915

3. Ordain-agiria gazteak@elizagipuzkoa.org helbidera bidali. Eskatutako baimena sinatu eta eman.

4. Firmatu eta bidali beharrezkoa den baimena.

 

Ez utzi alde batera udako esperientzia ahaztezin honetan parte hartzeko aukera!