Blog

Adineko Apaizen Elizbarrutiko Etxearen aldeko kanpaina

Adineko Apaizen Elizbarrutiko Etxearen aldeko kanpaina

Beti zaindu gaituztenak zainduz

(Entrada en edición)

Beti zaindu gaituztenak zainduz” goiburupean abiatuko du maiatzaren 18an Adineko Apaizen Elizbarrutiko Etxea laguntzeko kanpaina Donostiako Elizbarrutiak.

Juan Maria Vianney Fundazioak kudeatzen duen etxean, 41 lagun bizi dira gaur egun; gehienak 85 urtez gorako apaizak, eta mendekotasun handia dutenak. Etxea ez da egoitza soil bat. Bizitza eta anaitasuna arnasten duen etxea, gure fede-bidean lagundu digutenei, gaur egun, behar duten arreta eta maitasuna jasotzen duten lekua.

Nola lagundu dezaket? – Dohaintza

Zure ekarpen ekonomikoari esker, honako hau bermatuko da:

  • Osasun‑arreta, arreta psikologikoa eta zainketa espezializatuak
  • Ostatu atsegina eta elikadura osasungarria
  • Zaintza espirituala: Eukaristia, erretiroak…
  • Gizarte‑aisialdiko jarduerak: musika, baratzea, lorategia…
  • Hobekuntzak instalazioetan eta egoiliarren bizi‑kalitatean.

Dohaintza bakoitza, maitasun, esker on eta konpromiso keinu bat da.

Banku-transferentzia bat egin dezakezu Juan María Vianney Fundazioaren kontu hauetako batera:

  • Kutxabank: ES29 2095 5001 0091 1582 6514
  • Banco Santander: ES88 0075 0019 1506 0183 1415

Gaia: HDSM + Izen-abizenak

Edozein galderarik: ekonomia@elizagipuzkoa.org – 943 285 000

Ere egin dezakezu BIZUM bat hurrengo telefonora:  XXX XXX XXX, gaian idazten: HDSM + Izen-abizenak

Zure gutuna, maitasun oparia

Laguntza ekonomikoaz gain, egoitzako apaizei gutun bat  bidal diezaiekezu. Bihotzera iritsiko zaien oparia.

Zure laguntzak, balio handiagoa izan dezala

Irabazi‑asmorik gabeko erakundeei egindako dohaintzek, % 20ko kenkaria dute:

  • 100€-ko dohaintza eginez gero, Foru Ogasunak, 20€ itzuliko dizkizu.
  • 250€-ko dohaintza eginez gero, Foru Ogasunak 50€ itzuliko dizkizu.

Kristau‑elkarte gisa, gure erantzunkidetasunaren unea da: beti zaindu gaituztenak zaintzeko garaia da orain.

Materialak