Errenta-Aitorpenaren Kanpaina
On Fernando Prado gotzainaren mezua
Elizbarrutiko anai-arreba maiteak:
Datozen hilabeteetan, zergadun guztioi dagokigu Errenta-Aitorpenari aurre egitea; gure zergen bidez, gizarte-zerbitzuei, eta guztion ongizateari eusten laguntzeko bidea. Jakina den bezala, Errenta-Aitorpenak aukera ematen digu Elizaren jarduera askoren garapenean, ekintza erraz bati esker, zuzen-zuzenean laguntzeko; Elizaren laukitxoan, “X” jartzea. “X” hori aukeratzeak, Elizak, gure laguntza behar duten pertsona “askoren alde” egitea esan nahi du, altxa eta gizarteratu daitezen, guztia, gizarte justuago, askeago eta solidarioago baten bidean. Laukitxo horren aldeko apustu hori egitea ez zaigu batere kostatzen. “X” aukeratzeagatik, ez digute zerga gehiago kobratzen, ez eta gutxiago itzultzen ere. Hala ere, on handia egiten duen jokabide erabakigarria da oso.
Jarrera horrek naturala izan behar luke, fedea ospatzera, bizitza kristau elkartearekin partekatzera, eta mezuaren helaraztearen alderdi ezberdinetan, sakramentuen ospakizunean edo karitatearen adierazpenean, elizatara, normalki edo unean-unean eta espontaneoagoan hurbiltzen diren katolikoentzat. Garrantzitsua da oso, inprimakiak betetzerakoan adi egotea, edo inprimakiak betetzen laguntzen digutenak, gure borondatea zein den adieraztea ez ahaztea.
Gipuzkoa, beste probintzia batzuekin alderatuta, Elizari egiten dion ekarpenean zerrendako azken lekuan zegoela (zergadunen proportzioan) jakin nuenean, zerbait ez zegoela ondo, eta egoera horri buelta ematen saiatu behar zitzaiola pentsatu nuen. Izan ere, datu hori ez baitator bat gure herritarren izaerarekin; biztanleen izaera, eskuzabaltasuna, elkartasunarekin, eta baita, konpromisoarekin. Nire egunerokotasunean, milaka jarreretan ikusi eta egiaztatzen dut hori hainbat pertsona atsegin, abegikor, ulerkor, eskuzabal topatzen ditudan bakoitzean, eta, batez ere, eskertuak, Elizak, gure gizartean egiten duen on guztiarengatik.
Horregatik, fededun eta herritar guztiei, fededunak izan ez arren, gonbidapen bizia egin nahi diet euren Errenta Aitorpenean, kristau elkartearen lanean konfiantza izan, eta Elizaren laukiko “X” aukeratu dezaten, eta baita beste helburu sozial batzuetara bideratuko den laukia ere. Elizaren laukitxoa aukeratuz, PFEZaren kuota osoaren %0,7a bideratu dezakegu. Horrez gain, “beste helburu sozial batzuk” aukeratuz gero ere, gure zergekin lortuko dugun laguntza, %1,4ra igoko da. Hau da gure zergen jomugaren norabidea erabaki dezakegun gauza bakanetarikoa. Eskerrik asko zure jarrera honengatik, eta beste askorenarekin bat eginez, hondar ale txiki bat ongiaren mendi bihurtu baitaiteke.
In Corde Matris,
+ Fernando Prado Ayuso
Donostiako Gotzaina
––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––
Deskargatu materialak PDF-an: