Blog

Euskadi eta Nafarroako gotzainek pastoral idazki bateratua argitaratu dute Garizuma-Pazkorako

Euskadi eta Nafarroako gotzainek pastoral idazki bateratua argitaratu dute Garizuma-Pazkorako

Iruña-Tutera, Gasteiz, Bilbo eta Donostiako gotzainek, “Eraman oneko erkatzea. Elizaren eta Munduaren arteko harremana birpentsatuz” izenburupean, pastorala idatzi dute. Idazkia eskuragarri dago, bai webgune honetan, bai Donostiako Elizbarrutiko sare sozialetan; parrokia eta kristau elkarteetan ere inprimatutako aleak banatuko dira.

Gizartea eta Eliza sakon markatu zituen pandemia zela eta argitaratutakoaz geroztik, aipaturiko gotzainek elkarrekin idatzitako lehen pastoral idazkia da.

Hausnarketa berri honetan, gotzainek, fededunei eta gizarte osoari dei egiten diete Elizak gaur egungo munduan duen presentziaren esanahian arreta jartzera, aldaketa sakonek eta erronka ezezagunez osaturiko testuinguruan.

Elizak gaur egungo munduan duen egitekoari buruzko gogoeta

Ideia nagusi batetik abiatuta, Elizak gizarte garaikidearekin duen harremanari buruzko gogoeta sakona garatzen du idazkiak: testigantza eta pazientzia ardatz dituen kristau presentziaren beharra. Idatzian zehar, gotzainek funtsezko gaiak jorratzen dituzte, hala nola “Kristaudiko Eliza” batetik, gizarte anitz batean testigantza esanguratsua eskaintzen duen komunitate bateranzko bidea.

Konfrontazio-jarrera batetik, eredu eta bizitza-koherentziaren eskutik, munduan argia eta gatza izango den proposamen batera igarotzeko beharraz egiten da gogoeta. Lehenengo kristauen pazientzia, fedearen eskutik euren testigantza apal eta koherentea hedatzea lortu zutenak, gaur egungo Elizaren eredu baliagarria dira.

Fedea bizitzeko gakoak

Gizartean eragina izan nahi duen Eliza baten, eta batez ere Ebanjelioa bizitzera gonbidatzen duenaren arteko kontrastea ere, aztertzen du idazkiak. Inposatu edo eztabaidan ibili beharrean, txikitasunetik eta benetakotasunetik, testigantza sinesgarria erakusten duen Elizaren garrantzia azpimarratzen da. Zentzu honetan, gotzainek, zorionbideen indar eraldatzailea, eta ebanjelizazioarekin bat datorren kristau nortasun argi eta konprometitua berreskuratzearen beharra azpimarratzen dute.

Idatziak Elizaren historiaz eta modernitatearekin duen harremanaz hausnartzeko tartea ere eskaintzen du, kristautasunak giza duintasuna eta guztion ongia bezalako funtsezko balioak garatzen nola lagundu duen aipatuz. Sekularismoan edo garrantzi sozialeko gehiegizko bilaketa batean deseginaz, bere muina galduko duen fede baten arriskuaz, ohartarazten da ere.

Garizumarako eta Pazkorako mezua

Pastoral idazki hau, Garizuma eta Pazkoa, eraberritze eta konbertsio espirituarekin bizitzeko gida bezala eskaintzen da. Fededunei euren kristau bizitzaren berrikuspen sakona egitera gonbidatzen zaie, Jainkoaganako konfiantzan, eta Ebanjelioarekiko leialtasunean oinarrituz.

Gotzainek, fedearen eta gizartearen arteko elkarrizketan laguntza eman nahi dute, fededunei, Garizuma eta Pazkoa sakontasunez, hausnarketaz eta konpromisoz bizitzeko deia eginez

Idazkia, dei batekin amaitzen da, Eukaristiaren zentraltasuna, eta lekukotasun komunitarioaren garrantzia, berriz ezagutzeko deiarekin. Testuinguru honetan, gotzainek, kristauak, euren fedea pozez bizitzera animatzen dituzte, Elizak munduan itxaropenaren seinale izaten jarraitzen duenaren jakitun.