Ospakizun ekumenikoa Artzain Onaren katedralean
Donostiako Elizbarrutiko Ekumenismo eta Sinesbide arteko Harreman Ordezkaritzak, Kristauen Batasunaren aldeko Otoitz Astearen amaiera ekitaldia antolatu zuen lehen aldiz; ekimena Artzain Ona katedralean ospatu zen. Elizbarrutiko gotzain den Fernando Prado monsinoreak bultzatuta, zeremoniak Eliza Katolikoko eta Errumaniako Eliza Ortodoxoko fededunak bildu zituen. Mariano Manescu apaiz ortodoxoa bertan izan zen.
Urrian hasi ziran prestaketa lanak, Espainiako Gotzainen Batzarreko Konfesioen arteko Harremanetarako Gotzain Azpibatzordearen materiala eskatzearekin batera. Ospakizuna iragartzeko 320 kartel banatu ziran parrokia, erlijio-kongregazio eta elizbarrutiko elkarteetan; baita liturgiarako liburuxkak eta haur eta nerabeentzako koadernoak ere.
Antolaketan, Fokolareen Mugimenduko kolaboratzaile talde batek lankidetza estuan lan egin zuen Mariano Manescu jaunarekin, eta Prado monsinorearen iradokizunei erantzun zien zeremoniaren xehetasunak zehazteko. Halaber, egun batzuk lehenago, Amalia Navarro, Ekumenismoko ordezkari berria, elkarrizketatua izan zen COPEko El Espejo de Gipuzkoa saioan.
Zortziurrenaren astean (urtarrilak 18-25), Gipuzkoako parrokiek, kristauen batasunaren aldeko asmoak eta eskaerak aintzakotzat hartzeko eskatu zuten eguneroko mezetetan.
Elizen arteko hurbiltasun keinu bezala, Pradon monsinoreak, duela bi urte Errumaniako Eliza Ortodoxoko gotzainak, Timotei Lauran monsinoreak oparitu zion bular-gurutzea jantzita eraman zuen.
Ongietorri eta esker oneko diskurtsoetan, baita homilian ere, azpimarratu zen oso garrantzitsua dela batasuna indartzea, eta begirada bi sinesmenak batzen dituen horretan jartzea, bereizten dituen horretan baino gehiago.
Amaiera-eguna, hilaren 25ean ospatu zen fededunen parte hartzearekin. Elkarrekin, Kredo nizear-konstantinopolitanoa errezitatu, Aitagurea hainbat hizkuntzatan errezatu, eta Ama Birjinari kantatuz amaitu zuten ekitaldia.
Azkenik, Prado monsinoreak eskerrak eman zizkien ekitaldiaren antolakuntzan lagundu zuten Fokolareen Mugimenduko kideei. Topaketa amaitzeko, besarkada sinboliko bat eta hainbat argazki atera ziren. Hau guztia, “Kristok kristau guztien batasunerako nahi duen bidean beste urrats bat” dela azpimarratu zuten antolatzaileek.