Helduen kristau sarbiderako elizbarrutiko topaketa
Guztira, helduen eta katekista-laguntzaileen artean, 60 gizon-emakume baino gehiago bildu ziren topaketa eta bizikidetza egunera.
Jardunaldia 10:00etan hasi zen, eta ongietorriaren ostean, Pedro Urangak, Elizbarrutiko Hezkuntzarako Gotzain Ordezkaria, “Sakramentuak: gure bizitzako Pazkoa” izenburuko katekesi zuzendu zuen.

Bere hitzen, eta atsedenaldiaren ondoren, batzarra bi taldetan banatu zan sakramentuen inguruan lanean eta sakontzen jarraitzeko. Ondoren, batzarrean, bildutakoek beren galderak azaldu ahal izan zizkioten hizlariari, baita euren pentsamenduak adierazi ere.
Bazkaria partekatu ondoren, Pablo Aroztegi apaizak, Gazte-Bokazio Pastoraltzako Gotzain Ordezkariak, “Hautaketaren Erritua”ren inguruan Eukaristia ospatu, eta “Sinboloa emateko erritua”ren inguruan, katekesia eman zuen.

Eukaristia hau, hainbat apaizen laguntzarekin, Fernando Prado Ayuso gotzain jaunak zuzendu zuen. Sei katekumeno izan ziren “Hautaketaren Erritua”ren hartzaileak. Bertan, Elizak bere izenak Hautatuen Liburuan idatzi zituen, Pazko Bijilian kristau sarbideko sakramentuak jasotzeko bere hautua berretsiz.
Horiei, beste 50 pertsona baino gehiagori bezala, Sinboloa eman zitzaien, hau da, “Fedearen Altxorra”. Parte hartzaileek buruz ikasi, bihotzean gorde eta bizi egin behar dute, gizartearen aurrean fedearen jardun publikoa erakusteko.
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txat-ean sartu
- WhatsApp mezu bat bidali NAHI DUT testua idatziz 689 105 191 zenbakira