Blog

Aita Manuel Osaren hitzaldia Irunen

Aita Manuel Osaren hitzaldia Irunen

Aita Manuel Osak, Aita Zuriak, datorren ostegunean, martxoak 14, hitzaldia emango du Irungo Junkal parrokian (20:00etan). Manu Osak 58 urte ditu, eta Aita Zurien Espainiako probintzia-ordezkaria da. Hiru urtez beteko du kargu berriztagarri hori.

Donostian jaio eta Hernanin (Gipuzkoa) hazia, Manu Osak, Urnietako Salestarretan eta Eibarko Irakaskuntza Integratuen ikastetxeetan ikasi zuen Lanbide Heziketa, eta, gero, Ingeniaritza Tekniko Elektronikoa Donostiako Peritu Eskolan. Bere ikasketa esparruan lau urtez lan egin ondoren, bere bizitzak beste bide bat hartzea erabaki zuen.

Bi esperientziek zeresan sakona izan zuten beregan. Lehenengoa, Fontilleseko (Alacant) garai bateko legenardunean, gaixoak zaintzen. Eta bigarrena, Tunisian, Afrikako Misiolariekin, Jesus Martinezen, Malin lan egiten zuen Aita Zuriaren testigantza entzun ondoren. Esperientzia horien ondorioz, 1992an egin zuen bat Aita Zuriekin; 27 urte zituen.

Manu Osa hainbat herrialdetan bizi izan, da eta hainbat zeregin bete ditu Aita Zurien erakundearen baitan. Adibidez, Kinshasan (Kongoko Errepublika Demokratikoa), Londresen, eta Burkina Fason lan egin du. 2010ean, bere nagusiek Espainiara itzultzeko eskatu zioten, urte batzuetan zehar, misio-animazioa gidatu zezan; eta bere lanetako bat Africana aldizkaria zuzentzea izan zen.

Bere hitzaldian, Manu Osak bere esperientziak eta bizipenak partekatuko dituenez, aukera paregabea izango da misiolarien lana eta ‘Aita Zuri’ bezala, bere bizitza gertu-gertutik ezagutzeko.