17 uztaila, 2024
|
Gaurkotasuna
Zinea Donostiako Artzain Ona katedralaren atarian
Udan, zineaz gozatzeko hamaika aukera daude, eta datorren ostiralean, uztailak 19, aukera paregabea duzu horretarako. “Zein zinema aretotan?”, galdetu dezakezu. Ba, kalean. Nola? Non? Donostiako Artzain Ona katedralaren atarian.
Artzain Ona parrokiak antolatuta, katedralaren sarrera nagusiaren alboan jarriko den pantaila handi batean, lau haizetara, Risen (Resucitado) filma ikusi ahal izango da 21:45etan.
Eguzkia ezkutatzen hasten denean emango da filma. A, eta hurbiltzen direnen artean, hortxata banatuko da. Azaldu, gonbidatuta zaude!
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi modu dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txatean sartu
- Edo WhatsApp mezu bat bidaliz NAHI DUT testua erantziz 689 105 191 zenbakira