2025eko Hiriko Udalekuak: “Itxaropena besarkada bakoitzean”
Zeregin desberdin baten bila al zabiltza zure etxeko txikienek udaz ahalik eta gehien gozatu dezaten? Donostiako Elizbarrutiak alaitasun, kirol eta kristau elkarbizitza esperientzia ahaztezin batez gozatzera gonbidatzen zaitu!
Eskola-urte gogor baten ondoren, indartzeko, kirola eta lagun berriak egiteko unea iritsi da. Zer hobe hori egiteko, zure gaitasunak giro alaian zein kirol giroan partekatzea baino?
- Datak eta lekua
2025eko ekainaren 23tik 29ra, Hiriko Udalekuak Elizbarrutiko seminarioan ospatuko dira (Antigua auzoa, Donostia). Ordutegia 10:00etatik 16:00etara izango da (astelehenetik igandera); bazkaria barne.
- Nori dago zuzendua?
Lehen Hezkuntzako neska-mutilei (1. Mailatik, 6. mailara bitarteko ikasleei).
- Izen-emateko epea
Martxoaren 24tik maiatzaren 12ra. Ez geratu zure plaza gabe!
- Prezioa eta ordaintzeko modua
Izen-ematea: 50 euro. Egin diru-sarrera ondorengo kontu zenbakian:
ES29 2095 5001 0410 6424 5482 eta parte-hartzailearen izen-abizenak jarri.
- Gurasoekin bilera
Bilera informatibo bat ospatuko da maiatzaren 24an, 10:30ean, seminarioan bertan (Antiguo, Donostia). Bilera horretan azken xehetasunak eman, eta zalantza guztiak argituko dira.
– Beharrezko bitartekoak
- Motxila
- Arropa erosoa
- Zira
- Zapatilak
- Txapela
- Eguzkitako krema
- Kantinplora
– Kontaktua
Edozein galdera egiteko, idatzi pastoralinmigrantes@elizagipuzkoa.org helbidera edota deitu 635 733 984 telefono zenbakira.
Zain gaituzu, besarkada bakoitzean, laguntasunez, kirolez eta itxaropenez betetako uda partekatzeko! Ez galdu beste neska-mutikekin esperientzia paregabe batez gozatzeko aukera; irribarre eta jolas bakoitzak kristau bizitzaren alaitasunera gehiago hurbiltzen gaitu.
Eman izena eta bizi udaren magia!