Blog

Gotzaindegian San Juan de la Cruzi buruzko udako ikastaroa hasiko da

Gotzaindegian San Juan de la Cruzi buruzko udako ikastaroa hasiko da

Gaur, ekainak 30, Donostiako Gotzaindegian, espiritualtasunaren eta kristau kulturaren erreferente handienetako bat den San Juan de la Cruzen bizitzan eta idazlanean sakontzeko udako ikastaroa jarri da martxan. Ikastaroa uztailaren 2ra arte luzatuko da (10:00etik 13:00era).

Ikastaroaren hasieran, Pedro Urangak, Formakuntza ordezkaria, formazio proposamen honen nondik norakoaren berri eman du. Hau da, mistiko honek, eta bere idazlanetan sakontzeak nola lagun diezagukeen Eliza katolikoak bizi duen hausnarketa eta sinodalitate garai honetan.

San Juan de la Cruzek, mistiko eta poeta, Santa Teresa de Jesusekin batera, Karmeloren Ordenaren erreforma bultzatu zuen. Aurten, bere kanonizazioaren hirugarren mendeurrena, eta Elizako doktore izendapenaren mendeurrena ospatzeak, aukera paregabea eskaintzen digu bere bizitza, pentsamendu eta idazkietara hurbiltzeko.

Jose Luis Gerricagoitiak, erlijioso karmeldarrak, eta Teologia Espiritualeko masterra duenak, emango du ikastaroa. Gerricagoitiak, gaur egun Zornotzako karmeldarren komunitatean bizi denak, San Juan de la Cruz eta karmeldarren espiritualtasuna sakon ezagutzen ditu.

Horrez gain, hizlariak, “Pio XII.a, Erlijio Zientzietako Goi Ikastegiak” antolatutako ‘Asteazken Teologikoak’ jardunaldietako hainbat saio zuzendu ditu; Karmeloren tradizio espiritualaren hainbat alderdi jorratuz.

Hiru egunetan zehar, parte hartzaileek San Juan de la Cruzen bizitzara hurbiltzeko aukera izango dute, baita bere idatziak hobeto irakurri, ulertu eta baloratzeko gako batzuk jasotzeko aukera ere.

Whatsapp Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu: