Loiolako San Inazioren omenezko Bederatziurrenaren hasiera
Uztailaren 31n ospatuko den Loiolako San Inazio jaiari begira, zaindariaren omenezko bederatziurrena ospatuko da astelehenean, hilak 22. Ospakizunak egunero 19:00etan hasiko dira.
Bederatziurreneko egun bakoitzean, erlijio munduko hainbat pertsona ezagunek hartuko dute parte.
Astelehenean, hilak 22, Mikel Aranguren Bikario Nagusiak irekiko ditu ospakizunak.
Ondoren, Juan Miguel Dorrondoro OFM frantziskotarra, José Mari Guibert jesuita, Francisco Cuartero jesuita, Félix Azurmendi apaiza, Juan Inazio Sudupe SDB eta Jose Javier Pardo jesuitak hartuko dute parte. Bederatziurrena, hilaren 30ean amaituko da, Kepa Susperregi herriko parrokoaren eskutik.
Mezak Loiolan
San Inazio jaien baitan, Loiolako basilikan zenbait Eukaristia ospatuko dira, bai uztailaren 31n (asteazkena), eta, baita, abuztuaren 1ean (osteguna) ere.
Uztailaren 31n, gazteleraz, meza ospatuko da Konbertsio Kaperan, 08:30etan. Ondoren, 10:30etan eta 11:30etan meza emango da euskaraz, eta 13:00etan, berriz, meza gaztelaniaz. Egunari amaiera emateko, 19:00etan, meza elebiduna ospatuko da.
Abuztuaren 1ean, basilikan hiru erlijio-ospakizun izango dira. Lehenengoa 08:30etan izango da, Konbertsio Kaperan (gaztelaniaz). 11:00etan, elebidun meza izango da basilikan, eta 19:00etan, leku berean, meza elebiduna ere.
Ospakizun hauek Loiolako San Inaziok gure kristau-elkartean duen garrantzia islatzeaz gain, bere omenezko fedean eta debozioan parte hartzeko aukera ugari eskaintzen dituzte.