“Arduratuz” programa martxan
Donostiako Elizbarrutia adin txikikoak eta pertsona zaurgarriak babesteko prestakuntza-ikastaroei hasiera eman die. Adin txikikoak Babesteko Elizbarrutiko Bulegoak, Aholku Etxearekin batera prestatutako “Arduratuz” egitarauaren barruan kokatzen dira ikastaroak. Ikastaroa derrigorrezkoa izango da apaiz, pastoral-eragile, hezkuntza-eragile eta Caritaseko langile guztientzat, besteak beste.
Gotzainak Adingabeen Babesari buruzko bere gutunean azaltzen duen bezala: Elizbarrutiko gotzainaren erantzukizun garrantzitsuetako bat fededunen ongia babestea eta ziurtatzea da, batez ere Jesusek maite dituenena: behartsu eta premia handia dutenak, adin txikikoak, normalean arrazoiaren erabilera burutugabea dutenak, eta eskubideak, tutoretza berdina aitortzen dienak; guzti hau Elizaren misioaren funtsezko osagaia da”.
Gotzainak bere eskutitza amaitzeko zera esanez amaitzen du: “Elizan gertatutakoagatik barkamena eskatzea beharrezkoa da, baina ez da nahikoa. Garrantzitsua da abusurik gabeko etorkizunarekin dugun konpromisoa, eta horretan tematzea eskura ditugun bitartekoekin”.
Izena eman
Izena eman
Hemen irakur dezakezu Gotzainaren gutun osoa
- Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu Donostiako Elizbarrutiko Adingabeak Babesteko atala.