Blog

Luis Argüello García monsinorearen hitzaldia

Luis Argüello García monsinorearen hitzaldia

Donostiako Elizbarrutiaren 75 urteen zein Jubileuaren ospakizunak, Donostiako Urgull mendian dagoen Jesusen Bihotzaren monumentua eraiki zeneko 75. urtebetetzearekin bat datoz.

Ekainean zehar, Jesusen Bihotzarekiko jainkozaletasunaren inguruko jardunaldi ezberdinak ospatuko dira.

Zentzu honetan, datorren asteazkenean, ekainak 25, Luis Argüello García monsinoreak, Espainiako Gotzainen Batzarreko (CEE) presidenteak, Frantzisko Aita Santuaren Dilexit Nos entziklikaren inguruko hitzaldia emango du.

Hitzaldia, Artzain Onaren katedralean ospatuko da arratsaldeko 18:00etan.

Luis Argüello García monsinoreak, Valladolideko artzapezpikuak, emango duen hitzaldi interesgarrira hurbiltzera gonbidatzen dugu kristau elkarte osoa.

Whatsapp Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi modu dituzu:

  • Hemen klik eginez: WhatsApp txatean sartu
  • Edo WhatsApp mezu bat bidaliz NAHI DUT testua erantziz 689 105 191 zenbakira