28 urria, 2024
|
Gaurkotasuna, Obispo D. Fernando, Parrokiak
Sendotzak Aieten
Joan den larunbatean, urriak 26, arratsaldean, Gurutzeaga parrokian (Aiete, Donostia), Fernando Prado monsinoreak, konfirmazioaren sakramentua eman zien hamabi gazteri, 14 eta 18 urte bitarteko sei neskari eta sei mutili.
Gotzain jaunak hiru apaiz izan zituen aldamenean, horietako bi, sendotza jasoko zuten bi gazteren senideak; bertan izan zen ere, Alvaro, parrokia horretako parrokoetako bat.
Gotzainak, Ebanjeliotik, ‘Bartimeo itsuaren’ kontakizuna’ aintzakotzat hartuta, gazteei, Jesusi galdera berbera egitera animatu zituen, eta, horrela, fedearen argitan, bere erabakiak eta bizitza proiektuak egokiro bideratzera.