Apaiz-bizikidetasunak
Apaizen bizikidetasuna sakontzeko, Donostiako Elizbarrutiak aurrera jarraitzen du apaizek, “elkarrekin bizi eta euren bizitza eta kezkak konpartitu ditzaten” ekimenarekin. Horren ildotik, atzo, astelehenean, hilak 11, eta gaur asteartea, hilak 12, Donostiako Seminarioan, 50tik 65ra urte arteko elizbarrutiko apaizentzako bizikidetza saioa ospatu da.
On Fernando gotzainak azaltzen zuen bezala, “etengabeko heziketarako ekintzak ‘hazkunde gizatiar zein espirituala handitzeko aukera dira’. Dimentsio horiek, bizitzako etapa bakoitzean lantzeak, lagundu egiten digu gure elkarteen zerbitzura gauden presbitero lanetan”.
Astelehen eta astearteko jarduerek hiru alor landu dituzte: bizitzaren alderdi gizatiarrenak, presbitero, ministerioen espiritualtasuna bezala, eta, azkenik, Elizbarrutiaren martxari buruzko zenbait gai ezagutzeko aukera izan dute. Horrez gain, baita gotzainarekin solasaldian aritzeko aukera ere.
Astelehen goizean hainbat alderdi landu ziren “Hazkunde eta ongizate pertsonal eta komunitariorako gako psikologiko batzuk” izenburupean. Deustuko Unibertsitateko Osasun Zientzien Fakultateko bi irakaslek, psikologiaren arloko profesional eta ikertzaile ezagunek, eman zituzten hitzaldiak: Susana Gorbeña Etxebarria doktoreak eta Ignacio Gómez Marroquínek.
Arratsaldeko jardunaldiaren izenburua “Lidergoa, zerbitzua, bereizkuntza, apaizgoaren gaur egungo neurriak” izan zen, eta Deustuko Unibertsitateko Teologia Fakultateko dekano, eta Teologia Dogmatikoko irakaslea den, Francisco Jose Ruiz Perez jesuitak eman zuen.
Bestalde, astearteko formakuntza, elizbarrutiko informazioetan, eta baita elkarrizketarako guneetan ere oinarritu da. Parte hartzaileak; On Fernando Prado, Ignacio Etxarte, Jon Molina, eta Luzia Alberro.