«Cruzando Fronteras», komunitate abegikorrak eta misiolariak sortzeko podcast-a
Espainiako Gotzainen Batzarrak, 4 kapituluz osatutako «Cruzando Fronteras» podcast-a sortu du; pertsona migratuekin, Elizaren ekintzak, gaur egun, zer nolakoa izan behar duen azaltzeko. Migrazioaren errealitatearen aurrean, migratzaileak sustatzeko, hartzeko, babesteko eta integratzeko proposamena.
– Entzun Gotzain Biltzarraren webgunean:
https://www.conferenciaepiscopal.es/podcast/cruzando-fronteras-cap-1-porque-somos-catolicos/
– Entzun spotify-en:
https://open.spotify.com/episode/1uHrugdk3sEm0tSHxjcz3l
Ekimen honen oinarria “Elkarte abegikor eta misiolariak. Identitatea eta pastoral esparrua migratzaileekin”. Lau gaitan banatua dago, eta atal bakoitza dokumentu honen inguruko hausnarketa bat da: «Katolikoak garelako», «Lehena bihurtzea», «Pastorala beraiekin», eta «Zuk, zer egin dezakezu?».
Pertsona migratuen benetako testigantzak jasotzen dira atal bakoitzean. Era berean, Jose Cobo kardinalaren, Madrilgo artzapezpiku eta EGBko (Espainiako Gotzainen Biltzarra) presidenteordea, eta Xabier Gomez, Migratzaileen departamenduko zuzendariaren ekarpenak jaso dira. Kardinalak, Migrazio departamentuaren arduradun gisa, era eraginkorrean parte hartu zuen dokumentuaren idazketan.
Iraileko ostegun bakoitzean, atal berri baten berri eman da, eta Elizak, irailaren 29an ospatuko duen Migrazioen Munduko Jardunaldiaren inguruan amaitzeko.