Blog

Dario Vitali: “Sinodalitatea da, Jaunak, Hirugarren Milurteko Elizatik espero duena”

Dario Vitali: “Sinodalitatea da, Jaunak, Hirugarren Milurteko Elizatik espero duena”

Dario Vitali jauna izan da berriki Donostiako Elizbarrutian; gaur egungo Elizako ahots teologiko ezagunenetako bat. Vitali, apaiza da, baita Elizaren irakaslea Erromako Unibertsitate Gregoriarrean, eta Sinodalitateari buruzko Sinodoaren adituen koordinatzailea. Italiarra, Gipuzkoan izan berri da, XXI. mendean Eliza egiten ari den bideari buruzko bere ezagutzak partekatzeko.

Ivan Benkok egindako elkarrizketan, Vitalik, sinodalitatearen gaia jorratu zuen, eta zera argitu zuen, ez dela moda iragankor bat. Bere sustraiak tradizioan, Vatikanoko II. Kontzilioan, eta Eskritura Santuetan oinarritzendituen Eliza. Teologoaren arabera, sinodalitatea “elkarrekin ibiltzen aritzea” da, Jainkoaren Erresumarantz, Espiritu Santuari entzutea eskatzen duen zeregina eta erronka.

Elkartasun-eliza, ez demokrazia

Elizaren irudian sakondu zuen Vitalik, hau da, “Jainkoaren Herria” gisa. Kontzeptu hori ez dela hierarkiaren aurkako aldarrikapen demokratiko gisa ulertu behar, adierazi zuen, subjektu historikoaren ideia berreskuratze-gisa baizik: bataiatutako guztiak elkarrekin batera goaz. Eredu honetan, Aita Santuaren primatua, eta hierarkia, ez dira desagertzen, baizik eta Jainkoaren Herri osoaren zerbitzura dagoen batasunaren oinarri gisa balio dute.

Adituak, Eliza Latindarrean, Espiritu Santuaren irudia berreskuratzeko beharra ere azpimarratu zuen, erakundea karismarekin parekatuz, eta bereizketa komunitarioa erdigunean jarriz.

Mezu bat Gipuzkoarentzat

Etorkizunari begira, Vitalik, Eliza, gizarte plural batean gutxiengoa izan daitekeen arren, Ebanjelioari leial eusteko benetako komunitate gisa, eta ez “gizabanakoen batuketa” soil gisa, irudikatu zuen.

Azkenik, gure elizari hitz batzuk eskaini zizkion, elizbarruti bakoitzak bere profila, kultura eta nortasuna dituela onartuz. Gipuzkoako kristau-elkartea, Ebanjelioa, bere errealitatetik aztertzeraanimatu zuen, eta “elkarrekin ibiltzera”; norberaren nortasuna sinodalitatea bizitzeko indarra dela iradokiz.

Whatsapp Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu: