Pastoral eraberrikuntzatik bide sinodalera
Donostiako Elizbarrutiak bultzatu duen pastoral eraberritze prozesuan parte hartzen ari diren kristau-elkarteak bisitatzen jarraitzen du azken hilabeteetan. Pastoral gune ezberdinetan, komunitate bakoitza egiten ari den bidean lagundu, entzun eta partekatzeko helburuarekin burutzen ari dira bisitak.
Prozesuaren une berri honetan, elizbarrutia ere une bereziki esanguratsu batean sartu da: bide sinodala. Elkarrekin aurrera egiten jarraitu nahi da, elkar entzunez, komunitatean hausnarketa eginez, eta erantzun kidetasunez, egungo pastoral erronkei leialtasunez eta sormenez erantzuteko.
Bisita hauei esker, parrokien, pastoral barrutiaren, eta kristau-elkarteen errealitatea gertutik ezagutzeko, eta euren kezkak, proposamenak eta itxaropenak jasotzeko aukera ematen dute. Era berean, elizbarrutiko elkartasuna sendotzeko eta berrikuntza honetan aktiboki parte hartzera animatzeko gunea eskaintzen dute.
Zonaldeetara bisitak osatu ahala, bilketa, eta sakontze tarte bat irekitzen da, hurrengo urratsak bideratzen laguntzeko. Pastoral eraberritzea ez da lan isolatu bat, elizbarrutiko elkarte osoak parte hartzera deitua dagoen prozesu partekatua baizik.
Donostiako Elizbarrutiak bide honi itxaropenez, prestasunez eta espiritu sinodalez jarraitzera gonbidatzen ditu kristau-elkarteak, prozesu honek Ebanjelioa gaur egungo gizartean modu hurbilagoan, biziagoan eta esanguratsuagoan iragartzen lagunduko duelakoan.
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txat-ean sartu
- WhatsApp mezu bat bidali NAHI DUT testua idatziz 689 105 191 zenbakira