Tolosatik Gipuzkoara; abesbatzak gure Elizetan
Herriren bat abesbatzen kabia bada, hori Tolosa da, eta aurten ere, munduko hainbat lekutako ahotsak lehiatuko dira 56. Abesbatzen Lehiaketan, eta 35. Abesbatza Kantuaren Europar Sari Nagusian (urriak 30 – azaroak 2)
Antolakuntzak azpimarratzen duen bezala, ekimena, “dagoeneko gure identitate kulturalaren parte den topaketa honek munduko hainbat lekutako ahotsak biltzen ditu, mugen gainetik batzen gaituena ospatzeko: musika eta kantu korala. Gure lehiaketa ez da soilik kontzertuetarako gunea, elkarbizitzarako, ikaskuntzarako eta adiskidetasunerako gunea ere bada”.
Lehiaketan zehar, abesbatzak, lehiaketan parte hartzeaz gain, Gipuzkoako hainbat herritan arituko dira kantuan. Beraz, “etxetik irten gabe”, ahots ederrak entzuteko aukera paregabea.
Gure elizbarrutiko eliza ezberdinetan kontzertu interesgarriak ospatuko dira.
BEASAIN
Urriak 21: KAMER YOUTH CHOIR (Letonia) – San Martin de Loinaz, 18:30ean
DONOSTIA
Urriak 24: THE RESONANZ CHILDREN’S CHOIR (Indonesia) – Loiolako San Ignazio parrokia (Gros), 20:00ean
Urriak 28: SKOVORODA (Ucrania) – Jesusen Bihotza parrokia (Loiola), 20:00ean
Urriak 29: ANIMA SOLLA (Letonia) – Espíritu Santua parrokia (Ibaeta), 19:30ean
Urriak 29: SONAT VOX (Alemania) – Karmeldarrak (Amara), 20:15ean
Urriak 30: SVANHOLM SINGERS (Suecia) – San Martzial parrokia (Altza), 20:00ean
DONOSTIA (KUTXAKULTUR)
Urriak 29: PSALM MEN VOICE (Indonesia) – Iesu eliza, 19:00ean
Azaroak 01: VOKALENSEMBLE VOCAPPELLA INNSBRUCK (Austria) – Iesu eliza, 19:00ean
ORDIZIA
Urriak 30: SOPRA IL FIUME (Japón) – Andre Mariaren Zeruratzea, 20:00ean
HONDARRIBIA
Azaroak 02: YUMECAN CHOIR (Japón) – Magdalako Maria (Portuko eliza), 19:00ean
URRETXU
Azaroak 02: PSALM MEN VOICE (Indonesia) – Tourseko San Martín parrokia, 19.00ean
ZARAUTZ
Urriak 21: SOLA YOUTH CHOIR (Letonia) – Frantziskotarrak, 20.30ean
Urriak 26: SKOVORODA (Ucrania – Polonia) – Frantziskotarrak, 19:00eam
Urriak 28: BALSIS YOUTH CHOIR (Letonia) – Frantziskotarrak, 20:00ean
Urriak 30: YUMECAN CHOIR (Japón) – Frantziskotarrak, 20:00ean
Azaroak 02: NIMA SOLLA (Letonia) – Santa Klara komentua, 19:00ean
TOLOSA:
Azaroak 02: SKOVORODA (Ucrania – Polonia) – Frantziskotarrak, 19.00ean