Eguberri eguna
Eguberriaren alaitasunak hartu du gaur Artzain Onaren katedrala, eta eguerdiko 12etan Eguberri eguneko Eukaristia ospatu da bertan. Fernando Prado gotzaina izan da ospakizunaren buru, Mariaren Bihotza katedraleko abesbatzaren ahotsek lagunduta, eta bere musikarekin egun handi honen gozamena goraipatu dute.
Bere homilian, Prado monsinoreak gogotsu zera aldarrikatu du:
“Entzun, anai-arreba maiteak
aditu berri on hau.
¡Escuchad hermanos, esta gran noticia!
Escuchadla con los oídos abiertos y el corazón ardiente.
Hoy, en toda la tierra, se proclama una gran alegría para todo el pueblo.”
Bere mezuan zehar, gotzainak, salbazioan zeharreko ibilbidea egin du, Abrahamek fededunen Aita izateko duen bokazioa, eta Israelgo herriak Kristo iritsi arte duen itxaronaldi luzea nabarmendu ditu. Era poetiko eta solemnean, Jesusen jaiotzaren une historikoa ekarri du gogora:
“…Judeako Belenen, Israelgo herri umilean,
erromatarren esku garai haietan,
estalpe batean, ostatuan lekurik mez zegoelako,
Maria Ama Birjina, Joseren emaztea,
Daviden etxe eta sendikoa,
gau erdian, o Jauna! Zu hitza jaio zen.
Bai, Maitasuna jaio zen, Emmanuel, Jainkoa gurekin…”.
Era berean, Prado monsinoreak gogorarazi du, gu, “promesaren oinordekook”, gaur “bildu garela… beste urte batez Gabonak ospatzeko asmoz, gure iluntasunaren eta gure bekatuaren erdian, haien Errukia hartzeko eta festa bedeinkatu hau alaitasunez eta xalotasunez ospatzeko”.
Egun esanguratsu honetan, Jainkoak gutako bakoitzarekin duen apaltasunaren eta hurbiltasunaren garrantzia azpimarratu du:
“Ospa dezagun pozaren pozez, guregana berriz hurbildu dela, gure ahultasuna eta aterpetzeko ahalmena aintzakotzat hartuz. Lurrean bakea nagusitu dadila. Eskuzabaltasuna, justicia eta Maitasuna nagusitu daitezela”.
Gotzainak Jubileu unibertsalaren hasiera ere iragarri du, Donostiako Elizbarrutiak bere Ate Santuaren irekierarekin, eta bere sorreraren 75. urteurrenaren ospakizunarekin bat eginez:
“Atzo, Ate Santuaren irekitzearekin, mundu mailako Jubileuari hasiera eman zitzaion Erroman; guztiok Itxaropenaren erromes bihurtuz. Aurki, gure Katedralean, gure Ate Santua zabalduko dugu parez pare, eta gure Urte Santu Jubileuarra ospatuko dugu”.
Azkenik, Prado monsinoreak, kristau guztiei desiorik onenak helarazi dizkie kristau guztiei Eguberri data hauetarako:
“Anai-arrebok, Eguberri alai eta santua opa dizuet. Jainkoak guzti-guztiok bedeinka zaitzatela”-
Hitz hauekin eta Eguberri eguneko alaitasunarekin, Donostiako Elizbarrutiak Enkarnazioaren Misterioaren ospakizuna biziki bizi du, Haur egiten den Jainkoaren presentzia maitekorra gogoratuz, bere grazia lagun, umiltasunetik, itxaropena eta bakearen mezulariak izateko gonbita luzatzen dio mundo guztiari.
- Homilia: Eguberri eguna Descargar