Blog

Gipuzkoako apaizek, gogo-jardunak, Irantzuko Monasterioan egin dituzte

Gipuzkoako apaizek, gogo-jardunak, Irantzuko Monasterioan egin dituzte

Joan dan igandeazgeroztik, Donostiako Elizbarrutiko apaiz talde bat, Iranzuko Monasterioan, urteroko gogo-jardunenen baitako batean murgilduta daude.

Apaizen Ordezkaritzak antolatutako topaketa bihar arte, irailak 19, ostirala, iraungo du.

Xabier Larrañaga, Erromako irakasle ezaguna eta presbiteroentzako gogo-jardunak antolatzen aditua, apaiz klaretar ezaguna da gogo-jardun eta otoitz egun hauen zuzendaria. Aste honetan, parte-hartzaileek, isiltasun eta anaitasun giroan, euren bokazioan sakontzeko, eta bizitza espirituala indartzeko aukera izan dute.

Igandeko afariarekin hasi ziren gogo-jarduna, eta Jubileu urtea dela-eta, egokitu egin da elizbarrutiko egutegian. Jarduna, bihar, ostirala, bazkal ostean bukatzea espero da; une horretan, formakuntza eta barne bilketa aste bizi honen ondoren, apaizak euren parrokietara itzuliko dira, euren pastoral lanarekin espiritu berrituaz jarraitzeko.