Blog

Herve Tienou apaiza sorterrira itzuli da Donostiako Elizbarrutian hamarkada bat baino gehiago igaro ondoren

Herve Tienou apaiza sorterrira itzuli da Donostiako Elizbarrutian hamarkada bat baino gehiago igaro ondoren

Gure elizbarrutian lanean urteak eman ondoren, Herve Tienou apaiza sorterrira itzuli da aste honetan. Hervék, 2015 eta 2023 artean egin zuen pastoral lana gure artean, eta aldi horretan Alegiako San Juan Bataiatzailea parrokian koadjutore lanetan jardun zuen Jose Ignacio Eguzkitza parrokoa lagunduz, eta parrokian eskuzabaltasunez jardunez.

Azken aldi honetan, Hervék gaixotasun bati aurre egin behar izan dio, eta Adineko Apaizen Elizbarrutiko Etxean zaintza eta laguntasuna jaso ditu. Bertan —Gipuzkoan egon den bitartean bezala— elizbarrutiko elkartearen hurbiltasuna, maitasuna eta babesa sumatu ditu.

Donostiako Elizbarrutiak bere maitasuna eta esker ona adierazten dizkio Herveri bere ardura eta lekukotasunagatik, eta bihotzez, bere maitasun guztia bidaltzen dio bere jaioterrira itzultzeko aro honetan.