Gustavo Querejeta Arias

Gustavo Querejeta Arias apaiza, Elizbarrutiko Bikario Judiziala da, eta Gotzainarekin, eta presbiterioko gainontzeko kideekin elkarlan estuan burutzen du dagokion zeregina; bere ardurapean dauden arima guztien ona eta salbazioa bilatzeko. Zehazki, pertsona eta komunitateen artean, Elizaren bizitzaren barruan eta zuzenbide kanonikoaren esparruan, justiziari dagokionez, gertatzen diren arazoak konpontzea du helburu.

Donostiako Eliz Auzitegia lehen instantziako Auzitegia da, eta Zuzenbidearen arabera zein prozesu eta prozeduretan duen eskumena jakin daiteke bertan. Guztien artean ezagunena ezkontza-deuseztasuneko prozesua da; beste auzitegi batzuetatik egiten zaizkion erreguak ere artatzen ditu.

Ezkontza deuseztatzeko zergati baten hasierari buruz kontsulta egin, eta aholkatzeko, Auzitegiak, Harrera Pastoraleko eta Aholkularitza Juridikoko Zerbitzua dauka eskuragarri. Bertara jo daiteke, eta prozesurako doako sarbide osoa ere mahaigaineratu daiteke (ofiziozko abokatua, etab.).

Curriculum:

  • Donostian jaio zen 1961 urtean, eta 1985ean apaiztu zen.
  • Beti parrokiaren munduari lotuta, gaur egun Donostiako Amarako pastoral barrutian ari da lanean, San Jose parrokiaren administratzaile gisa.
  • Gradu akademikoak: Zuzenbide Kanonikoan doktorea eta Filosofian lizentziatua.
  • Justizia Sustatzaile eta Loturaren Defendatzaile lanak burutu ditu Donostiako Elizbarrutiko Auzitegian.
  • 2020an elizbarrutiko Bikario Judizial izendatua izan zen.

On Gustavo Querejetarekin bilera edo elkarrizketa bat hitzartu nahi baduzu, ez izan zalantzarik eta jarri gurekin harremanetan.

Albisteak