Fedea lortzeko bidean, pertsona helduei laguntzen

Fedean eta kristau bizitzan hasteko, edo berriz hasteko, prozesu egokia garatzea eskaintzen zaie hala eskatzen duten pertsona helduei.

Prozesu honek Jesukristorekiko bategite pertsonal eta komunitarioa eskaintzen du; fedean Harekiko atxikimendu pertsonala, hastapeneko sakramentuetan fedea ospatzea eta Jaungoikoaren ikasle misiolari izanik, Jainkoaren Erregealdiaren zerbitzura munduan, Elizan sartzea. Beraz, kristau hastapen edo berrasiera prozesu hau, bide espiritual eta fede eta konbertsio ibilbide baten barruan kokatzen da.

Kontaktua

Arduraduna: Hna. Mª José Moreno, MSCJM
E-mail: mjosemoreno@elizagipuzkoa.org
Telefonoa: 943 258 000
Egoitza: Heriz Pasealekua, 82 (Seminarioa)
20008 Donostia

Albisteak