Epaitegietako Bikariotzak eta Eliz Auzitegiak, gotzainarekin bat egiten dute bere gotzain-zereginean, hau da, eman zaizkion guztien ona eta arimen salbazioa bilatzen. Zehatz-mehatz, justiziari dagokionez, pertsona eta komunitateen artean, fededunen artean, sortzen diren arazoak, Elizaren bizitzaren barruan eta zuzenbide kanonikoaren esparruan, gertatzen diren arazoak konpontzea du helburu.

Donostiako Eliz Auzitegia lehen instantziako Auzitegia da, eta Zuzenbidearen arabera zein prozesu eta prozeduratan duen eskumena azter daitekeen jakin daiteke bertan. Guztien artean ezagunena ezkontza-deuseztasuneko prozesua da, eta beste auzitegi batzuetatik egiten diren eskaera edo exhortoak ere kontuan hartzen dira.

Ezkontza deuseztatzeko auzi baten hasierari buruz kontsulta egin eta aholkatzea eskatzeko, Harrera Pastoraleko eta Aholkularitza Juridikoko Zerbitzua du Auzitegiak. Bertara jo daiteke, eta prozesu osoa doakoa izatea ere planteatu daiteke (ofiziozko abokatua, etab.).

Kontaktua

Arduraduna: Gustavo Querejeta
E-mail: tribunala@elizagipuzkoa.org
Telefonoa: 943 285 000
Egoitza: Heriz Pasealekua, 82 (Seminarioa)
20008 Donostia

D. Antonio Casasola Benítez
Harrera Pastoraleko eta Aholkularitza Juridikoko Zerbitzua
Tlf. 943 273 819 / 636 959 206