Institutuak ematen dituen ikastaroak, batez ere, erlijioan jakinmina duten laikoei zuzenduta daude. Eskaintza, ikuspegi katoliko batetik egiten da, elkarrizketan eta hausnarketan, testuinguru soziokultural ireki eta plural baten baitan.

Heziketa arloak bi motatakoak dira: unibertsitatekoa, Baccalaureatus (Gradua) eta Licentiatus (Masterra) tituluekin, eta unibertsitateaz kanpokoa edo pastorala, Elizbarrutiaren aintzatespenarekin.

Irailetik aurrera, ikasturte bakoitzeko irakasgaiez gain, Institutuak, urtero, mota guztietako jendeari zuzenduriko “Asteazken Teologikoak” deritzanak eskaintzen ditu.

Azken urteotan, 1.500 ikasle baino gehiago joan dira Donostiako «Pio XII» Erlijio Zientzien Goi Institutuko eskoletara. Ikastaroan izena emateko epea, irailean zabaltzen da.

Kontaktua

Zuzendaria: Mikel Iraundegi Atxabal
Idazkaritza: Agustín Esnaola Etxabe
E-mail: pio12idazkaria@elizagipuzkoa.org
Telefonoa: 943 212 499
Egoitza: Heriz Pasealekua, 82 (Seminarioa)
20008 Donostia

Albisteak