Prebentzioa, konpainia egitea eta gizarteratzea

Noiz aurkitu zintugun gaixo edo kartzelan eta ikustera joan?” (Mt 25, 39)

Espetxe Pastoraltzaren Ordezkaritza elizbarrutiko erakunde bat da, eta askatasunik eza jasaten duten pertsonei, ebanjelizazioa, gizarte eta konpainia egiteko ekintzak burutzen ditu. Caritas eta Osasun Pastoraltzarekin batera, pastoral sozio-karitatiboaren parte da.

Taldea, 60 boluntario baino gehiagoz osatua dago, eta modu ezberdinetan laguntzen dute: espetxean sartuz, irteten diren pertsonei lagunduz, arropategiaren kudeaketan, etab.

Boluntariotza Elizbarrutiko artziprestazgo ezberdinetan antolatua dagoenez, era honetan, pertsona, kartzelan sartu aurretik (prebentzioa), zein espetxeko egonaldian eta birgizarteratze prozesuko pertsonei laguntzen du.

Espetxe Pastoraltzak hiru arlotan egiten du lan:

1. Erlijiosoa. Meza eta ospakizunen girotzea espetxean; sakramentu-katekesia eta heziketa erlijiosoa; biblia tailerrak; ospakizuna garai liturgiko giltzarrietan: jaiotza bizidunaren antzezpena eta gurutze-bide antzeztua.

2. Soziala. Arropa eta zapatilak jaso eta banatzea, diru-sarrerarik eta kanpoko laguntzarik ez duten pertsonei, astero, laguntza ekonomikoa ematea. Espetxetik autonomia lortu arte irteten diren pertsonentzako “zubi” laguntzak.

3. Komunitatea. Familiekin eta abokatuekin bitartekaritza; artziprestazgoetako laguntza-taldeak; gizartearentzako lanak laguntzea; beste kartzela batzuetara bisitak; boluntariotza-esperientziak gazteekin udan eta oporretan; barnetegiekin programatutako irteerak; gorputz-hezkuntzako tailerra eta jolas kooperatiboak.

Urtero, Gabonetako Kanpaina parrokia guztietan egiten dugu, presoen errealitateaz sentsibilizatzeko eta urtean zehar laguntzeko, arropa eta bestelako materialak biltzeko.

2023-2024ko kanpainaren leloa, “Eliza sinodala: begirada berri bat askatasunik gabeko pertsonei”

Kontaktua

Personas de contacto:

Karmele Amundarain (Arduraduna)
Telefonoa: 636 195 024
E-mail: espetxepastoraltza@elizagipuzkoa.org

Manuel Arrue, SJ (Capellán de la prisión)
Telefonoa: 605 717 798

Albisteak