BIOGRAFIA

Fernando Prado Ayuso, CMF

2022ko urriaren 31n, Frantzisko Aita Santuak, ofizialki, Fernando monsinorea, Donostiako elizbarrutiko gotzain izendatu zuen. Gotzain ordenazioaren eta zerbitzu-hasieraren zeremonia, Donostiako Artzain Onaren Katedralean ospatu zen 2022ko abenduaren 17an, eta Aquilino Bocos kardinalak, ordenatu zuen gotzain. Aita Santuaren nuntzioak, Mons. Bernardito C. Auza, eta Iruñeko artzapezpiku metropolitarrak, Francisco Pérez jauna, zeremoniako kokontsakratzaile nagusiak izan ziren.

1969ko abuztuaren 28an Bilbon (Bizkaia) jaioa, Fernando Ramiro (+) eta Maria Gloriaren semea da. OHO, BBB eta UBI ikasketak, Andres de Urdaneta ikastetxean egin zituen (Agustindarrak-Loiu). Informazio Zientzietan-Kazetaritzan lizentziatua (Euskal Herriko Unibertsitatea, 1993).

Mariaren Bihotz Garbiaren Seme Misiolarien (Misiolari Klaretarrak) kongregazioan sartu zen 1992. urtean, eta postulantatua eta nobizio-aldia egin ondoren, Gasteizen egin zuen lehen profesa 1994ko abuztuaren 27an. Bilbon egin zituen teologia eta apaiz-ikasketak, eta 1998an, Deustuko Unibertsitatean Eliz Ikasketetako Lizentziatura (Baccalaureatus in Theologia) egin zuen.

1998ko irailaren 27an betiko profesa egin ondoren, Donostiara (Euskal Herria) destinatua izan zen parrokiako eta Mariaren Bihotza (Mariaren Bihotza) kolegiatu-ikastolako pastoral-taldean sartzeko. Bertan, batez ere haur eta gazteentzako pastoralgintzan aritu zen, baita Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakasle gisa ere (1998-2002).

2000ko maiatzaren 7an Donostian apaiztu ondoren, Mariaren Bihotza parrokiako apaiz-taldean sartu, eta Gros auzoko (Donostia) Pastoral Barrutiko, Gazte Pastoraltzarako elizbarrutiko ordezkari izendatu zuten.

2002ko irailean, Madrilgo Buen Suceso klaretar komunitatera bidali zuen orduko Nagusi Orokorrak, Aquilino Bocos; bertan ikasketak osatu eta Edizioko Masterra (Salamancako Unibertsitatea) ikasi zuen. Bizitza Erlijiosoaren Teologian espezializazioa ere ikasi zuen, eta Teologian lizentziatu zen (Univ. Salamancako Pontifizia); El Ministerio Ordenado de los religiosos en la Iglesia tesia idatzi zuen.

2003tik 2022ra, Madrilgo Publicaciones Claretianas argitaletxeko zuzendaria izan zen, eta 2009tik 2016ra, berriz, Kongregazioko Gobernu Orokorrak izendatuta, Editore Klaretarren Nazioarteko Koordinatzaile (Claret Publishing Group) lanak egin zituen.

Erlijiosoak prestatzeko, 2003an, Regina Apostolorum (ERA) eskolako irakasle-taldearekin bat egin zuen. Bertan, 2022ra arte, “Misioaren Teologia” eta “Gizarte Komunikabideak” irakasgaiak eman ditu hasierako eta etengabeko prestakuntza-programetan.

2011. urtean, Madrilgo Erlijio Bizitzako Teologia Institutuan (Salamancako unibertsitate Pontifikalean), eta gotzain izendatu arte “Misioaren Teologia” irakasgaia ematen zuen; baita beste ikastaro, berezi eta mintegi batzuk ere.

Kongresu batzuetan hitzaldiak eman ditu, eta erlijioso eta apaizentzako topaketak eta ikastaroak gidatu ditu. Aldizkari espezializatuetan hainbat artikulu eta liburu idatzi ditu, hainbat komunikabidetan kolaboratu du, eta La Linterna de la Iglesia (COPE) irratsaioan maiz parte hartu du; baita Trece TVko programa sozio-erlijiosoetan ere.

Madrilen, Jesusen Bihotz Sakratuaren Karitateko Erlijioso Ahizpen Unibertsitate Egoitzako (2003-2012) eta Irakaskuntzaren Sortze Misiolarien ikastetxeko komunitateko (2013-2022) kapilaua izan zen. Hainbat urtez, apaiz gonbidatu gisa, aritu zen erretore-lanak eginez Los Angelesko Artxidiozesian, Kalifornian (2003-2011, John The Babtist) (2014-2016 St. Gabriel Mission); baita Chicagoko Artxidiozesian, Illinois, ere (2012-2014 Holy Cross). 2015etik 2022ra, boluntario eta apaiz lanetan aritu zen Madrilgo San Anton elizan (Mensajeros de la Paz).

Gaur egun, Fernando Prado monsinorea, Espainiako Gotzainen Batzarreko Komunikabideen Batzordeko kidea da.