Blog

Laikoen topaketa: “Laikoak Bokazioz, Misiora deituak”

Laikoen topaketa: “Laikoak Bokazioz, Misiora deituak”

Laikoen Gotzain Ordezkaritzak, Elizbarrutiko laiko guztiei dei egiten die, 2024ko maiatzaren 18an (larunbata), Seminarioan ospatuko den Laikoen Elizbarrutiko Topaketan parte hartzera.

“Laikoak Bokazioz, misiora deituak”, izenburupeko topaketa honek komunio eta hazkunde espiritualerako gunea izatea du helburu.

Topaketaren egitaraua:

  • 10: 00etan: harrera eta otoitza.
  • 10:30: “Laikoak Bokazioz, Misiora deituak” hitzaldia Tote Barrera eta Cristina Salcedoren eskutik.
  • 11: 30ean: atsedenaldia eta kafea.
  • 12: 00etan: hitzaldiaren jarraipena.
  • 13: 00h: amaierako hitzak eta otoitza.
  • 13: 30ean: luncha eta bizikidetza.

Ekitaldia aukera paregabea da gure arteko harremanak estutzeko, elkar ezagutzan sakontzeko, fedea indartzeko, eta gure kontzientzia ebanjelizatzailean aurrera egiteko.

Tote Barrera eta Cristina Salcedo, senar-emazteak eta Espainiako Gotzainen Batzarraren Lehen Iragarpenaren Batzordeko lantaldeko kideak izango dira bertan; beraiek euren testigantza eta jakinduriarekin gidatuko gaituzte.

Parte hartzeko, ondorengo inprimakia betetzeko eskatzen dizugu.

Zuen zain gaude gure laiko-misioa partekatu, otoitz egin eta bidean barrena elkarrekin joateko!