Blog

On Fernando Prado gotzaina eta Stepan Sus monsinorearen, Kieveko gotzain laguntzailea, arteko bilera

On Fernando Prado gotzaina eta Stepan Sus monsinorearen, Kieveko gotzain laguntzailea, arteko bilera

Donostiako Gotzainak, Fernando Prado monsinoreak, gaur, hilak 15, Stepan Sus, Kieveko gotzain laguntzailea eta Ukrainako Eliza greko-katolikoaren Migrazio Pastoraltzaren arduradunaren bisita jaso du. Mundu guztian zehar banatuta dagoen ukrainar komunitate ezberdinetan barrena bisitan dabil, eta ibilbide honen baitan, gure elizbarrutia ezagutu nahi izan du, gure gotzaina agurtzeko, eta gure elizbarrutiak Ukrainako elizbarrutiei eskaintzen dien laguntzagatik eskerrak emateko.

Espainian, geografia osoan zehar, gaur egun, 200.000 fededun greko-katoliko ukrainar bizi dira. Donostiako elizbarrutian, komunitate honek, birritualismoaren aintzatespena duen, Zoreslav, apaiz ukrainarraren arreta pastorala jasotzen du. Aita Zoreslav, ukrainar fededunei erritu greko-katolikoa zerbitzatzeaz gain, gure elizbarrutiko pastoraltzan aktiboki laguntzen du, bereziki, Ekialdeko artzapezpikutzako apaiz eta parrokiekin.

Sus eta Prado monsinoreen arteko bilera, ez zen kortesiazko bisita bat izan. Bileran zehar, pastoral gai zehatzak jorratu, eta etorkizunean elkarlanerako oinarriak ezarri ziren, Eliza greko-katolikoaren eta gure elizbarrutiaren arteko loturak sendotzeko, eta Gipuzkoan bizi den ukrainarrei hurbiltasunetik laguntzeko nahiarekin.

Stepan Sus monsinorearen bisita, elkartasun eta eliz-anaitasun keinu bat izan da, ukrainar herriarentzat biziki hunkibera den une honetan; egonaldiak, Eliza katolikoaren aberastasuna eta aniztasuna gogorarazi du, bere erritu eta tradizio desberdinetan fede eta Ebanjelio berbera adierazten baitu.