Blog

Gotzainaren eta elizbarrutiko diakono iraunkorren arteko anaiarteko topaketa

Gotzainaren eta elizbarrutiko diakono iraunkorren arteko anaiarteko topaketa

Iragan larunbatean, abenduak 20, Loiolan (Azpeitia) elizbarrutiko hiru diakono iraunkorrekin, On Mikel Iraundegi, On Iñaki Abaunz eta On Jose Tejadarekin, anaiarteko topaketa ospatu zuen Fernando Prado Ayuso gotzain jaunak. Diakonotza iraunkorraren baitan, bakoitzak bizi duen ibilbidearen testigantza izan zen bileraren ardatza.

Topaketan, hasiera eta zerbitzurako prestaketari, ondorengo garapenari, eta elizbarrutiko pastoral esparru ezberdinetan diakono bakoitzak eskaintzen duen egungo zerbitzuari buruzko esperientziak partekatu ziren. Solasaldi hurbil bezain aberasgarria izan zen; eliz giroko entzute, eta elkartasunean oinarritua.

Jardunaldia emankorra izan zen oso, eta, laguntza eta bereizkuntza gune gisa, etorkizunean ekimenari jarraipena emateko asmoa azaldu zuten bildutakoek.

Etorkizunari begira, funtsezko gaiak jorratu ziren. Hala nola, etengabeko prestakuntza, pastoral laguntza, eta elizbarrutiko diakonotza iraunkorrean, hautagai berrien sarreraz mintzatu ziren, bai baitira bokazio bide horri ekiteko asmoa agertu duten pertsonak. Gotzainak berak, eta Jon Molinak, elizbarrutiko apaiz eta diakonotza iraunkorrerako ordezkariak, laguntza luzatuko dute prozesu honetan elizbarrutian bizi diren, eta diharduten diakono talde egonkorrari.