Topaki (martxoak 9)
Martxoaren 9an, larunbata, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Elizbarrutietako Caritaseko boluntarioen “Topaki” topaketa ospatuko da Irungo Ficoba erakustazokan.
Ekitaldikoa, harrera eta ongietorrien eskutik helduko da. Bertan izango dira, Fernando Prado, Donostiako gotzaina; Maite Sebal, Caritas Euskadiko presidentea; Jose Ramon Aramendi, Caritas Gipuzkoako zuzendaria eta Cristina Laborda, Irungo alkatea.
Ondoren, Patxi Azpitartek, Caritas Gipuzkoako elizbarrutiko ordezkariak, otoitza gidatuko du.
Bi galderen inguruan hausnartuko du topaketa: Zer da Caritasen tankerako komunitate abegikorra izan eta egitea?”, eta “Zeintzuk dira komunitate abegikor baten ezaugarriak?”.
“Topaki” topaketa Caritaseko boluntarioen lan handia aitortzeko eta eskertzeko aukera da, baita erakundea ezaugarritzen duen espiritu komunitarioa bultzatzeko ere.
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi modu dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txatean sartu
- Edo WhatsApp mezu bat bidaliz NAHI DUT testua erantziz 689 105 191 zenbakira